Zuberoa
2023/02/10 - 17:17
Eguzkia eta izotza protagonista asteburuan
Larunbatean eta igandean ostiraleko joerarekin jarraituko dugu: zerua oskarbi eta hotz handia gauez eta eguneko lehenengo eta azken orduetan.
2023/02/07 - 21:45
Erretreten erreformaren aurkako mobilizazioek indartsu jarraitzen dute Ipar Euskal Herrian eta Frantzian
Dagoeneko Asanblada Nazionalean eztabaidatzen ari diren pentsioen sistemaren erreformaren aurkako hirugarren greba eguna izan dute gaur. Baionan 12.000 lagunetik gora bildu dira, sindikatuen hitzetan; 9.000, Poliziaren arabera.
2023/01/30 - 21:48
Frantzia geldiarazi dezake astearteko grebak
Oraingoan protesta handiagoa izan daiteke. Izan ere, Macornen Gobernuak azpimarratu duenez, erretiroa hartzeko adina 62 urtetik 64ra atzeratzea negoziaezina da.
2023/01/17 - 18:39
Datozen orduetarako eguraldiaren iragarpena
Asteazkenean zaparrada mardulak botako ditu eta sarri botako ditu, batez ere Kantauri isurialdean, eta tarteka trumoi-ekaitzak jo eta txingorra bota dezake. Elur-kota 400-500 metro inguruan egongo da eta noizbehinka 200-300 metrora jaitsi daiteke.
2023/01/15 - 12:29
Hasi da maskaraden sasoia Maulen, lehenengo aldiz buhamerik gabe
Apirilaren 22ra arte, Mauleko gazteek 15 emanaldi egingo dituzte Zuberoako hamahiru herritan.
2023/01/15 - 12:17
Hasi da maskarada denboraldia, Maulen
Eguraldiak ez du gehiegi lagundu, baina Mauleko gazteak hasi dira maskaradak egiten. Guztira 15 emanaldi izango dira Zuberoan barrena.
2023/01/10 - 20:00
Erretiroa hartzeko adina 64 urtera igotzea proposatu du Macronen Gobernuak, eta sindikatuek greba deitu dute
Elisabeth Borne lehen ministroaren ahotan, erreformaren helburua sistemaren "oreka" da. Sindikatuek greba deitu dute urtarrilaren 19rako.
2023/01/06 - 18:16
Macronek osasun egitasmo berri bat iragarri du ospitaleetako egoerari aurre egiteko
Guardiak egiten dituzten edo gaixo gehiago artatzen dituzten medikuei soldata igotzeko konpromisoa hartu du, larrialdietako saturazioari edo mediku faltari aurre egiteko neurri gisa.
2023/01/04 - 11:24
Urteko lehen maskarada urtarrilaren 15ean izango da, Maulen
Apirilaren 22ra arte, Mauleko gazteek 15 emanaldi egingo dituzte Zuberoako hamahiru herritan.
2022/12/03 - 15:35
Euskaralditik Euskararen egunera
Durangoko Azokaren atarian iritsi dira euskararen aldeko ekimenak. Nafarroaren Eguna ere bada gaur, eta Aranzadi elkarteak omenaldia jasoko du Iruñean.
2022/11/01 - 15:57
Zuberoako ikastolak sostengatzeko urtero baliatzen duten kanpaina gaur jarri dute abian
Bertako produktuekin hornitutako hiru saski aurkeztu dituzte. Zuberoako ikastolen biziraupenerako ezinbestekoa den eguberrietako kanpaina da Ikaskoli.
2022/10/18 - 20:26
Milaka pertsona kalera atera dira Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, eragin mugatuko greba batean
Soldaten grebak jarraipen mugatua izan du, baina luzatu egin daiteke, batez ere petrolio eta energia sektoreetan, baita garraio publikoarenean ere.
2022/10/18 - 09:03
Greba eguna dute gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan, eros ahalmenik ez galtzeko aldarri betean
Deitzaileek, lau sindikatuk eta lau gazte erakundek, ez dute greba orokortzat jo nahi izan, eta besteak beste, Frantziako Estatuko lehen sindikatuak, CFDTk, ez du babestu.
2022/10/07 - 20:55
Mugako pasabideak beste sei hilabetez itxita jarraitzea eskatu dio Parisek Bruselari
Bruselak orain aurkakoa esaten ez badu, itxita jarraituko dute Euskal Herria banatzen duten zortzi pasabideek, gutxienez, datorren urteko apirilera arte.
2022/10/02 - 12:07
Nerea Ibarzabal izan da garaile Gotaine-Irabarneko bertso saioan
Zuberoako herrian izan da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren hirugarren saioa. Bertan, Nerea Ibarzabalek 738 puntu lortu ditu. Gaur izango da hurrengo saioa, Gasteizen, 17:00etatik aurrera.
2022/09/10 - 17:50
"Beste laborantza eredu bat" aldarrikatu du ELBk, 40. urteurrenean
Euskal Herriko Laborarien Batasunak 40. urteurrena ospatu du gaur Donibane Garazin eta Izpuran. Laborantza eredu jasangarria, ingurumenarekiko errespetuzkoa eta estentsiboa defendatzen du ELBk. Gaurko ospakizun egunamanifestazio batekin hasi dute, une honetako egoera larria dela salatuz.
2022/09/01 - 11:25
Seaskako presidentea: "100 bat ikasle gehiago ditugu aurten, desafio handia da"
Peio Jorajuria Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioko arduradunak argitu duenez, aurten ez dute ikastola berririk irekiko, baina Senperen (Lapurdi) kolegio berria eraikitzeko lanak hasi dituzte.
2022/08/21 - 13:21
Ziztada bat jaso izana salatu du emakume batek Atharratzeko festetan
Ziztada jaso eta gero ondoezik sentitu da emakumea. Abisua eman eta Oloroe-Donamariako erietxera eraman dute.
2022/08/11 - 12:12
Larrun mendia herritarrentzat itxi dute sute arriskuagatik
Pirinio Atlantikoetako departamenduak ohar bidez jakinarazi duenez, datozen orduetarako tenperatura altuak aurreikusten dira, eta, hori dela eta, mendiko jarduera guztiak debekatzea erabaki dute, gutxienez, ostiral arratsaldera arte, suteak ekiditeko.
2022/08/06 - 16:48
Lehortearen aurkako neurriak ezarri dituzte Ipar Euskal Herriko 95 herritan
Besteak beste, egunean zehar ezin izan da etxeko zelaiak ureztatu eta autoa garbitzea erabat debekatua dago. Gainera, Lapurdiko kostetan, hondartzetako dutxa gehienak itxita daude. Estatu mailan ministerio arteko talde bat osatu du Elisabeth Borne lehen ministroak lehorteari aurre egiteko.