Inflazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako "inflazioaren aurkako saskiaren" ezaugarri nagusiak

Konpainia bakoitzak autonomia izango du bere zerrenda osatu eta prezioak finkatzeko. Produktuek etiketa bera izango dute, Frantziako banderaren koloreekin eta "inflazioaren aurkako hiruhilekoa" testuarekin.
Irudia: EITB
Irudia: EITB

Frantziako Gobernuak akordioa adostu du Frantziako Estatuko banatzaile-kate nagusiekin, "inflazioaren aurkako saskia" sortzeko.

Horrela, Eliseok enpresa horien eskaerei jaramon egin die, oinarrizko produktuen saskiari prezio finkoa jartzea errefusatzen baitzuten, eta, horren truke, konpainiek marjinak murriztea onartu dute. Helburua elikagaien prezioaren gorakadari aurre egitea da, otsailean % 14,5ekoa izan baitzen Frantzian. Hauek dira "inflazioaren aurkako saskiaren" ezaugarriak:

- Konpainia bakoitzak autonomia izango du bere zerrenda osatu eta prezioak finkatzeko.

- Produktuek etiketa bera izango dute, Frantziako banderaren koloreekin eta "inflazioaren aurkako hiruhilekoa" testuarekin.

- Carrefourrek 200 produktuko saski bat merkaturatuko du martxoaren 15etik aurrera, prezio izoztuak eta bi eurotik beherako produktuak eskainita, Carrefour eta Simply marketako produktu osasungarri eta freskoekin.

- Intermarchek ia 500 produktu bilduko ditu bere saskian: produktu freskoak, esnekiak, arraina, frutak eta barazkiak.

Beste aukera batzuei dagokienez, Bruno Le Maire Ekonomia ministroak uko egin dio BEZa jaisteari, neurri "ez-eraginkorra eta garestia" dela iritzita.

Prezioak ezartzeari dagokionez, Le Mairek esan du Frantzia "merkataritza askatasunean sinesten duen herria" dela, eta, beraz, Estatuari ez dagokiola zentzu horretan esku hartzea.

Gainera, Ekonomia ministroak ohartarazi du industriako ekoizleei eskatuko diela prezioei buruzko negoziazioa ekainean berriro irekitzeko banatzaileekin, "inflazioaren aurkako hiruhilekoa" amaitzeko aurreikusitako data hori baita, 2024ko hasierara arte itxaron beharrean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X