Zumaia
2022/09/29 - 17:35
Elbira Zipitriaren eskultura bat jarri dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza nagusian
Elbira Zipitria (Zumaia, 1906 - Donostia, 1982) aitzindaria izan zen euskarazko irakaskuntzan. Lurdes Umerez azkoitiarrak egin duen brontzezko eskultura Aldundiaren patio nagusian jarri dute.
2022/09/28 - 12:43
Itsasaldeko arriskuagatik abisu horia aktibatu da nabigaziorako
Abisu horia 10:00etatik 24:00etara egongo da indarrean. 5 eta 6 arteko indarra izango du mendebaldeko haizeak, eta 7koa tarte batzuetan. Honek, itsaso zakarra eragingo du.
2022/08/27 - 21:18
Gazte bat erreskatatu dute, Zumaiako Flyschetik zebilela erori ostean
Ertzaintzaren helikopteroak zauritua ebakuatu du, eta harekin zihoazen lau lagunak ere lekualdatu ditu, marea igotzeko arriskua zela eta. Gainera, Nafarroako Suhiltzaileek beste bi emakume erreskatatu dituzte Urtergan eta Urbasan, horiek ere orkatila bihurrituta.
2022/08/26 - 19:30
'La consagración de la primavera' Urrezko Maskorra eta Irizar Saria eskuratzeko lehiatuko da
Fernando Francoren film honetan parte hartu du EITBk. Telmo Irureta zumaiar aktorea da protagonista eta Kowalski Films enpresa donostiarrak ekoitzi du. Zinemaldiaren 70. edizioko 17 euskal ekoizpenetako bat da.
2022/08/16 - 13:13
Zumaiako Santiago hondartzan agertu den izurde bat itsasora itzultzea lortu dute
Gurutze Gorriko kideek ohatila bat erabili dute Zumaiako Santiago hondartzan hondoa jota agertu den kalderoi espezieko izurde bat itsasora itzultzeko.
2022/08/14 - 13:25
Elkarretaratzea egin dute Zumaian emakume batek jasandako ziztada salatzeko
Mugimendu Feministak egin du deialdia, eta Udalak horrekin bat egin du. Erasoa larunbat goizaldean gertatu zen.
2022/08/13 - 21:14
Emakume batek salatu du ziztada bat jaso duela Zumaian, gauean
Zumaiako Udalak adierazpena egin du, "erasoaren aurka erabateko gaitzespena" agertzeko, eta hori jasan duen emakumeari babesa eta elkartasuna adierazteko asmoz. Euskal Jai Egunean gertatu da.
2022/06/30 - 15:59
Zuloaga Kultura Espazioak salatu du ez dagoela frogatuta "Arrateko itsua" Zuloagak margotu izana
Fundacion Zuloaga Madrilgo erakundeak ez du "egiaztatu" 2020an Eibarko San Andres parrokian aurkeztu zuen olio pintura, Zumaiako Z Kultura Zentroak ohar batean salatu duenez.
2022/06/28 - 17:04
Bandera gorria Zumaiako Santiago hondartzan, uraren kalitate txarragatik
Bainua eta uretako jarduerak debekatuta daude hondartzan zein itsasadarrean, E.coli bakterio gehiegi dagoelako. Neurria indarrean egongo da analisiek uraren kalitatea bainurako egokia dela erakusten duten arte.
2022/06/25 - 20:14
Honela kontrolatzen da kostaldeko ura mikroalga toxikoek gainezka egin ez dezaten
Alga horiek direla eta, Donostiako eta Lapurdiko hainbat hondartza itxi behar izan zituzten iaz. Aurten, ikerketa berezia egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, URAk eta EHUk alga horiek noiz eta nola ugaritzen diren kontrolatzeko.
2022/06/17 - 16:27
Euskal Kostaldeko Geoparkeak azterketa pasa behar du lau urtetik behin
Euskal Kostaldeko Geoparkeak UNESCOren bermea dauka duela 12 urtetik. Zigilu hori izateko, azterketa pasa behar du lau urtetik behin. Alemaniatik eta Italiatik bi ebaluatzaile etorri dira azterketa hori egitera.
2022/05/19 - 20:41
Emakume saregileek eta enpaketatzaileek erretiroa lau urte lehenago hartu ahal izango dute
100 emakume inguru baino ez dira geratzen aipatutako lan horiek egiten, eta Edurne Salaberria Hondarribiko saregileak adierazi duenez, neurri honek "gazteak erakartzeko" balio dezake, sektoreak beste arazo batzuk ere badituen arren.
2022/04/15 - 16:16
Kostaldeko herriak bisitariz bete dira
Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, milaka dira Ostiral Santu honetan euskal kostaldea bisitatzen ari diren turistak. Herri hauetako ostalari eta dendariak pozik daude bisitariekin.
2022/04/08 - 16:57
9. etapan, Gipuzkoako bazterrak hitzekin lotuko ditu Korrikak
Arratsaldeko 16:00etatik aurrera Urola Garaira joko du Korrikak. Ondoren, Goierrin sartuko da. Iluntzean, atzera berriz Tolosaldera. Gauerdi partean Nafarroa iparraldera egingo du salto.
2022/04/08 - 08:10
Korrika, Gipuzkoan barrena
Gipuzkoa ia osotik igaroko da gaurkoan, Debabarrenetik hasi, eta Urola, Donostia-Beterri, Tolosaldea eta Goierri zeharkatuko baititu.
2022/04/07 - 08:28
Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika
Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.