Elkarretaratzea egin dute Zumaian emakume batek jasandako ziztada salatzeko
Mugimendu Feministak deituta, dozenaka auzokidek elkarretaratzea egin dute eguerdi honetan Zumaian, Saregile plazan, emakume batek larunbat goizaldean jasandako ziztada salatzeko. Zumaiako Udalak bat egin du deialdiarekin.
Erasoa ostiraletik larunbaterako gauean egin zuten, Euskal Jai Egunean, eta biktima Donostiako Ospitalean artatu zuten. Gerora, Zumaiako Udalak adierazpena egin zuen, "erasoaren aurka erabateko gaitzespena" agertzeko, eta hori jasan duen emakumeari babesa eta elkartasuna adierazteko asmoz.
"Ziztada hauek indarkeria matxistaren forma berri bat dira, eta ezin dira gertaera isolatu gisa ulertu. Emakumeen beldurra eta mendekotasuna sustatzea dute helburu, eta askatasuna eta ongizatea baldintzatu eta mugatu nahi dute", dio adierazpenak.
"Udaran ere, bai jaietan eta bai egunerokotasunean, libre lasai eta seguru bizitzeko eskubidea dugu emakumeok", adierazi zuen Zumaiako Udalak.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda