lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko autoeskoletako langileek hirugarren greba egunari ekin diote

Goizeko 08:30ean manifestazioa abiatu dute Bilboko Casilda Iturrizar Parketik Bizkaiko autoeskoletako irakasleek. Zazpi hilabete daramatzate sindikatuek patronalarekin negoziatzen, baina hainbat bilera egin eta gero, ez dute akordiorik lortu. Hirugarren greba eguna dute gaur, lan hitzarmena berritzea eskatzeko.
18:00 - 20:00
Bizkazkaiko autoeskolen manifestazio bat, Bilbon. Artxiboko irudia.

Bizkaiko autoeskoletako langileek hilabete honetarako deitutako hirugarren greba egunari ekin diote astelehen honetan, goizeko 08:30ean Bilboko Casilda Iturrizar Parketik abitu den manifestazio batekin. Besteak beste, eskatzen dute lan baldintzak hobetzea eta salatzen dute patronala lan hitzarmen berria adosteko ahaleginak blokeatzen ari dela. 

Zazpi hilabete daramatzate sindikatuek patronalarekin negoziatzen, baina, hainbat bilera egin eta gero, ez dute akordiorik lortu. Azkena hilaren 15ean egin zuten bi aldeek, inolako aurrerapenik gabe.

Ainhoa Tirapuk (ELA) adierazi duenez, bilera hartan ere “ez zen edukirik mahi gainera eraman, eta, beraz, negoziazioak blokeatuta jarraitzen dutela” esan du. Testuinguru horretan, APAVIri dei egin dio “benetako edukiak” mahaiganeratu ditzala, horrela ezean, grebekin aurrera jarraituko dutela ohartarazi du.

Bide beretik mintzatu da Jose Antonio Gonzalez Comisiones Obresas sindikatuko ordezkaria ere, eta patronalari eskatu dio "lehenbailehen" "fitxak mugi ditzan", negoziazioan aurrera egiteko. 

Sindikatuen arabera, ez da hobekuntzarik izan sektoreko hitzarmenean; izan ere, hamarkada bat baino gehiago eman dute hura eguneratu gabe, nahiz eta negoziazio bilera ugari izan. Besteak beste, soldata igoera eskatzen dute, eta salatu dute APAVI patronalak egindako proposamena (% 2,5eko igoera) KPIaren oso azpitik dagoela. Irakasleen lanaldia murriztea ere badago euren aldarrikapenen artean. 

Hori dela eta, langileak kalera atera dituzte ELAk eta CC.OO. sindikatuek. Uztailaren 7an eta 16an izan ziren aurreko bi deialdiak, eta langileek erantzun zabala eman zieten. Ikusteko gaurkoan ere babes bera jasotzen duten. 

Albiste gehiago sekzioak

Gehiago kargatu