2013ko Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkulluk Patxi Lopezen soldata bera izango du: 97.500 euro urtean

Sailburuek 87.000 euroko soldata izango dute, eta erakunde eta elkarte publikoetako zuzendarien soldatak ez dira handituko.
Urkullu lehendakaria eta Patxi Lopez.
Urkullu lehendakaria eta Patxi Lopez. Argazkia: Efe

Iñigo Urkullu lehendakariak 6.965,63 euro gordin irabaziko ditu hilean, urtean 97.518,85 euro (Patxi Lopezek bezalaxe), Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrera igorri duen 2013ko Aurrekontuen proiektuan agertzen denez.

Sailburuek 6.309,29 euro gordin irabaziko dituzte hilean, 86.930,04 euro urtean; eta sailburuordeek, 5.619,56 euro hilean, eta 78.673,83 euro urtean.

Zuzendarien soldata 4.791,93 eurokoa izango da hilean, eta 14 soldata izango dituztenez (gainerako guztiek bezala), 67.087,03 euro irabaziko dituzte urtean.

Erakunde eta elkarte publikoetako zuzendaritzako kideen soldatak ere ez dira handituko. Gainera, zuzendari horiek sailburuek irabazten dutena irabazi ahal izango dute gehienez.

Zure interesekoa izan daiteke

20250412134935_turistak_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAErako zerga turistikoa onartzeko aurreproiektua, martxan: eguneko 7,5 eurorainokoa izan daiteke

Egonaldi turistikoen gaineko zerga udarako indarrean izatea aurreikusten dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek. Hori bai, udalerri denetan ez da aldi berean indarrean sartuko, batzar nagusiek zerga onartu eta foru araua lurralde bakoitzeko agerkari ofizialetan argitaratu ostean, udalek sei hilabeteko epea izango dutelako udal-ordenantzak egokitzeko. Udalerri bakoitzari dagokio zerga kobratzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X