Jaurlaritzaren Aurrekontuak, atalka
Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Aurrekontua 9.316,7 milioi eurokoa izango da 2013. Urterako, iaz baino % 10,8 txikiagoa.
Aurrekontua sailka aztertuz, arlo sozialeko gastu-politika garrantzitsuenak "diskriminazio positiboa" izango dutela azpimarratu du Jaurlaritzak. 2012. urtean Aurrekontuaren % 72,7 suposatzen zuten, eta aurten, % 73,9 izango dira.
Osasun Sailari dagokionez, % 4,2 murriztuko dute. Sailaren oinarrizko partida, Osakidetzaren finantziaziorako Kontratu Programa, 2.732,4 milioi eurokoa izango da (Sailaren aurrekontu osoaren % 73), eta % 1,7 jaitsiko da. Farmazia-gastuek eta osasun pribatuarekin egindako itunek, % 8 eta % 4,2ko jaitsiera izango dute aurten, hurrenez hurren. Farmazia gastuetarako 521 milioi xedatu dira eta osasun-itunetarako, berriz, 241 milioi.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 2.630,5 milioi euroko aurrekontua izango du (% 10,1eko murrizketa). Hezkuntza Sailean murrizketa txikiagoa izango da, % 7koa hain zuzen. EHUri egindako ekarpena (261,4 milioi) % 6,9 jaitsiko da, Haurreskolak Partzuergoaren finantziazioa (40,5 milioi) % 10 eta hezkuntza-itunetara xedaturiko zenbatekoa (557,3 milioi) % 1 murriztuko da. Eskola-jangeletara eta eskola-garraiora xedaturiko partidak % 0,4 haziko dira.
Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 796 milioi euroko gastua izango du, iaz baino % 25,9 gutxiago.
Bestalde, bazterkeria sozialaren aurka borrokatzeko politika nagusiak ordaintzera xedaturiko partidek ez dute murrizketarik jasango eta, horren ondorioz, 2012ko Aurrekontuetako zenbateko bera errepikatuko da. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren ordainketari aurre egin ahal izateko diru-kopurua 280 milioi eurokoa da, Etxebizitzetako Gastuetarako Prestazio Osagarriari dagokiona 42 milioi eurokoa eta Gizarte Larrialdiko Laguntzak estaltzera xedaturikoa 17,3 milioi eurokoa.
Aurrekontuen doikuntzak eragin handiagoa izango du politika publikoetako beste esparru batzuetan, inbertsioak egiten dituzten Sailetan bereziki, hala nola Garapen eta Lehiakortasun Sailean, Enplegu eta Gizarte Politiketan (etxebizitza arloan) edo Ingurumen ta Lurrande Politika Sailean.
Zure interesekoa izan daiteke
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.
Albiste izango dira: Saretzen mugikortasunari buruzko azterlana, Osakidetzako inoizko LEP handiena eta "Mitoaroa III"
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Nafarroak etxebizitza berrien stocka agortu zuen 2025eko amaierarako, eta Euskadik % 0,23ra murriztu zuen
Urte amaieran, 2.502 etxebizitza zeuden saldu gabe Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Espainiar Estatuan, berriz, saldu gabeko etxebizitza berrien stocka 452.670 etxebizitzakoa izan zen.
Zabalik dago Tubos Reunidos erosteko interesa agertzeko epea
Hartzekodunen konkurtsoa kudeatzen duen epaileak erosketa-prozesua aktibatu du eta konkurtso-administratzaileak prozesua bideratzeko jarritako arauak onartu ditu. Lehentasuna ematen dio talde osoa saltzeari.
Ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek greba egingo dute berriz
“Patronalaren pasibotasunaren aurrean”, maiatzaren 15ean egin zuten bezala, greba egingo dute Bilbao BBK Liveko zein Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako egun banatan.