Greba orokorra Euskal Herrian protagonista Maiatzaren 1eko deialdietan
Maiatzaren 1aren harira Euskal Herrian egindako manifestazioetan protagonista izan da gaur datorren maiatzaren 30erako ELAk eta LABek deitutako greba orokorraren deialdia. Halaber, sindikatuen artean zatiketa izan da nagusi, eta hala geratu da agerian, CCOO eta UGT salbu, bakoitza bere kabuz mobilizatu delako.
ELA Bilbon mobilizatu da, eta LAB, berriz, Durangon. Bi sindikatu horiek greba orokorra egiteko beharra azpimarratu dute, "aldaketa eragiteko tresna bakarra delako", Adolfo Muñoz "Txiki"ren esanetan.
Bestalde, CCOO eta UGT batera mobilizatu dira, eta premiazkoa negoziatzearen alde egin dute, uztailaren 7tik aurrera lan-erreformaren ondorioak saihesteko (data horretan hitzarmen kolektibo ugari baliorik gabe geratzen direlako).
Iparraldean ere hainbat manifestazio izan dira, guztira, lau, jendetsuena Baionan.
ELA
Gauzak horrela, ELAko buruak ohartarazi duenez, "bestelako aukerarik ez dagoela esaten digutenean, demokraziaren eta alderdi politikoen existentzia bera ari dira ukatzen, diruarekiko menpekotasuna ezkutatzeko; mobilizazioak fruiturik ematen ez duela esaten digutenean, beldura dutelako da, inkestetan beheko postuetan agertzen direlako, eta gure itxaropenarekin amaitu nahi dutelako; guk ez dugu hori onartuko, borroka egiten jarraitu behar dugu".
Gainera, Eusko Jaurlaritza ere salatu du Muñozek. "Jasotako ondareagatik egin behar dituela murrizketak esan du Jaurlaritzak, baina aurreko Gobernuek ezarritako politika EAJrekin adostu ohi zuten, eta hori ez dute esaten. Izan ere, politika fiskala adostu zuten", azpimarratu du.
LAB
Halaber, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak euskal ekonomian inbertitzeko, enplegua sustatzeko eta "eredu propioa" sortzeko eskatu du, krisi ekonomikoa gainditu ahal izateko.
Maiatzaren Lehenaren harira LABek Durangon deitutako manifestazioan parte hartu aurretik Etxaidek esan duenez, "Euskal Herria krisia gainditzeko gai da, baldin eta Euskal Herrian inbertitzen bada".
Etxaideren iritzian, "une hauetan egin daitekeen apusturik onena da". Gauzak horrela, "euskal ekonomian eta industrian, enpleguan eta eredu propio batean" inbertitzeko eskatu du.
CCOO
Unai Sordo Euskadiko CCOO sindikatuaren idazkari nagusiak ohartarazi duenez, momentu honetan lan-eskubideak ez ezik, "gizarte eredua" ere kolokan dago.
"Zerbitzu publikoak suntsitu nahi dituzte murrizketa handien eta muturreko austeritatezko politiken bidez", salatu du. Gainera, Sordoren hitzetan, lan-erreformak "negoziazio kolektiboa kolpe batez akatu nahi du", eta horrek "soldaten beherakada" ekarriko du.
Egoera horren aurrean, sindikatuaren buruak mobilizazioaren eta elkarrizketa sozialaren alde egin du "negoziazio kolektiboa" mantentzeko, bestela, uztailaren 8an "hemen 300.000 pertsonari
lan-eskubideak aplikatuko zaizkie, edo ez, auskalo zeren arabera".
UGT
Bestalde, Damaso Casado Euskadiko UGT sindikatuaren idazkari nagusiaren esanetan, "langileak eskubide guztiak galtzen ari dira" eta "lana kentzen ari zaie". "Europa aldatu beharrean dagoela esateko haserre egin behar da", sistemak "ezin baitu finantza kapitalismoaren eskutean egon", aldarrikatu du.
Halaber, Casadok "sindikatuen batasunaren" alde egin du, lan-hitzarmenak desblokeatzeko, bestera "desager" litezkte uztailaren 8tik aurrera, "diktaduran" baino okerragoko egoera batera bueltatuta.
Iparralde
Iparraldean ere Langilearen Egunean indar banaketa izan da, eta lau manifestazio egin dira guztira: handiena Baionan izan da, CGTk eta LABek deituta.
Patronalarekin akordioa sinatu duen CFDTk, berriz, Reimsen egin du Maiatzaren Leheneko ekitaldi bakarra.
Astelehenean izango da urtebete, Frantzian ezkerra agintera itzuli zela eta, horren harira, manifestariek sindikatu batzuek Gobernuarekin lortu duten lan-akordioa kritikatu dute. Izan ere, itun politiko berria eskatu dute, finantzaren menpekotasuna alde batera utzi eta zerbitzu publikoak defendatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.