Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Manifestazioa, Bilbon. Argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 18an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Greba orokorraren balantzea: Lanbidearteko gutxieneko soldata propioa eskatzeko Hego Euskal Herrian deitutako greba orokorraren biharamunean, ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek atzoko egunaren balorazioa egingo dute. Lehen balantzean, grebak "jarraipen zabala" izan du, bereziki, industrian eta Hezkuntzan.
- Ekialde Hurbileko azken ordua: Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil dutela, Israelen eta AEBren eraso batean.
- Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia: Udal bozen lehen itzuliaren ondoren, Ipar Euskal Herriko 11 udalerritan bigarren itzulia egingo dute datorren igandean; besteak beste, Baiona, Miarritze, Kanbo, Maule eta Hendaian. Baionan eta Biarritzen ezkerreko indarrek bat egingo dute, datorren igandean bozen bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko.