"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Martxoaren 17an Hego Euskal Herrian deitutako greba orokorraren biharamunean pozik agertu dira ELA eta LAB sindikatu deitzaileen buruak.
Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak atzokoan “lan-munduak okerren pasatzen ari direnekiko konpromiso kolektiboko erakustaldia” posible egin zuten milaka pertsonak zoriondu ditu, izan ELAkoak, izan beste sindikatuetakoak nahiz gainerako herritarrak ere.
Radio Euskadin asteazken goizean egin dioten elkarrizketan azpimarratu duenez, “langile klasearen arrakasta izan da greba, garrantzitsua eta agerikoa izan da, eta mobilizazioak izugarriak” izan dira. Haren hitzetan, “langile klaseak argi utzi du bere nahia, eta burujabetzaren aldarri irmoa egin du, gutxieneko soldata hemen erabakitzearen aldekoa”.
Azpimarratu duenez, “borrokaren azken helburua, noski, LGS hori lortzea da” eta ziur agertu da etorkizunean “berriz ere kaleak beteko direla, hori ospatzeko”. Haren ustez, grebaren ostean helburu hori lortzetik "atzo baino gertuago" dago euskal gizartea.
Lakuntzaren esanetan, mobilizazioa ikusita, "ezin izango dute ostrukarena egiten jarraitu”. Hala, Eusko Jaurlaritzari eta bereziki EAJri eskatu dio darabilen "kontraesana argitzeko; izan ere, batetik dio LGSaren alde dagoela, baina, era berean, legegintzarako herri-ekimena Legebiltzarrera eraman dugunean, horren inguruan eztabaidatzearen beraren kontra agertu da".
Halaber, haren aburuz, "Patronalak ere ezingo du luzaroan jarraitu bizkarra ematen, elkarrizketa eta akordio beharra areagotuko baitu atzoko grebak".
Ildo beretik aritu da Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile orokorra ere Euskadi Irratiko mikrofonoetan. "Indarberriturik atera gara atzoko greba orokorretik, langileek ulertu dute grebarako arrazoiak badaudela". Era berean, nabarmendu du greba orokorrak bazuela "klase-elkartasun konponente nabarmena" eta haren ustez ondo ulertu da mezu hori, "ulertu da badaudela zuzenean kaltetutako langileak, baina ulertu da gutxieneko soldata propio altuagoa izateak denoi egiten digula mesede".
LGSa lortzeko zabalik dauden bideez galdetuta, adierazi du Legebiltzarrean nahiz Madrilen gauza bera eskatzen ari direla, "Langile Estatuaren 27. artikulua aldatzea, bertan gutxieneko soldata propio bat ezarri ahal izateko". Horren aurrean EAJren jarrera anbibalentea kritikatu du, "zeren, legebiltzarrean eztabaidari ezezkoa ematea, antidemokratikoa izateaz gain, ez dator bat gutxieneko soldata propioaren alde dagoela esatearekin".
Igor Arroyo LABen koordinatzaile orokorrak ere hitz egin du Radio Euskadin eta, atzoko grebarekin "itxaropen mezua" zabaldu dela azpimarratu du "nazioarteko testuinguru gogorrean, esku-hartze inperialista eta indartsuenaren legearen aurrean, erakutsi delako euskal jendartearen zati oso zabal batek eta langile klasearen gehiengoak bestelako eredu ekonomiko eta sozial bat bultzatzen duela, bizitzak jarriko dituena erdigunean eta ez gutxiengoaren interesak.
Piketeek atzokoan eragin zituzten gorabeheren inguruan galdetuta, azpimarratu du "anekdotikoak" izan zirela, 2008tik, sindikatuan ardurak dituenetik, "inoiz ez" duela ikusi horren gorabehera gutxi izan diren grebarik, eta nabarmendu du, "oro har, elkartasun eta eskuzabaltasun ariketa izan dela" greba orokorra.
Hirurek ere nabarmendu dute Espainiako Kongresuan lege-proposamena bultzatzen jarraituko dutela eta horren alde egiteko asmoa agertu dutela EH Bilduk, ERCk eta BNGk. Gainera, datozen egunetan EAEko nahia Nafarroako patronalekin dituzten hitzorduetan ere aurreraurratsak emateko nahia azaldu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.