Adituen batzordea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELA: 'Pentsioen erreformak pobrezia ekarriko du'

Bilbon egin duten agerraldian, pentsioen inguruko adituen batzordeak eginiko txostena aztertu du sindikatuak. Azpimarratu dutenez, txosten horren balorazioa “ezin okerragoa da”.
Txiki Muñoz. EiTB.

ELA sindikatuak Mariano Rajoyren Gobernuak izendatutako pentsioei buruzko adituen batzordearen lana kolokan jarri du, “Gobernuari babesa” emateko sortu dutela argudiatuz. Pentsioen erreformak “pobrezia” ekarriko duela gaineratu du Txiki Muñoz ELAko idazkari orokorrak.

Bilbon egin duten agerraldian, pentsioen inguruko adituen batzordeak eginiko txostena aztertu du sindikatuak. Azpimarratu dutenez, txosten horren balorazioa “ezin okerragoa da”.

Rajoyren Gobernuaren neurriek bi ondorio “kaltegarri” izango dituztela adierazi du Muñozek: “pentsio berrien murrizketa automatikoa dakar eta pentsiodunentzat eros-ahalmenaren galera suposatuko du”.

“Pentsio publikoak pentsio pribatuekin negozio egiten dutenen esku utzi dituzte. Kide gehienak –12tik 8– finantza-boterearen zerbitzura daude. Beraz, ez dago zertan oso azkarra izan behar azken emaitzaz ohartarazteko: pentsio sistema publikoaren suntsiketa pentsio-plan pribatuen eta finantza-erakundeen mesedetan”, gaineratu du.

Horren harian, CCOO sindikatuko azterketa bulegoko arduraduna batzorde horretan egotea kritikatu du ELAk.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kanpoan lan egiten duten Euskadiko eta Nafarroako talentu gazteen % 85ek baino gehiagok itzuli egin nahi dute

Ikerketa baten arabera, jatorrizko lurraldetik kanpo lan egiten dute 25 eta 40 urte bitarteko EAEko 30.000 gaztek eta Nafarroako 12.000k, eta gehienek politika aktiboak eskatzen dituzte haien itzulera errazteko. Diaspora gazte horrek kualifikazio handiko profilak ditu, ingeniaritzak, enpresen kudeaketa eta STEM adarrak, besteak beste, eta horien egonaldia luzea da, % 60k sei urte baino gehiago baitaramatzate bere jatorrizko lekutik kanpo.

Gehiago ikusi