Fagorrekin 'zuhurtzia gabe' jardutea egotzi dio Lopezek Jaurlaritzari
Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiak Fargor Etxetresnaken auzian "zuhurtziagabekeriaz" jardun izana eta enpresari emandako 50 milioiak 'hondorik gabeko zaku batera' botatzea leporatu dio Eusko Jaurlaritzari.
Gainera, onartu egin du Fagorrek bera lehendakari izan zen garaiko Jaurlaritzari ere dirua eskatu ziola, baina "bideragarritasun bat mahaigainean" jartzeko esan zion.
Elkarrizketa batean, Lopezek esan du Fagorren egoera ez dela "gaur egunekoa", baizik eta "aspaldikoa". "Mundu guztiak zekien etxetresnen mundua krisialdian zegoela, nazioartean lehiakortasun handia dagoelako eta, gure kasuan, higiezinen burbuila hautsi eta etxebizitza berriak ez zirela eraikitzen ikusi ondoren, salmentek behera egiten zuten", gaineratu du.
Bere ustetan, "arazo honen hasieran bideragarritasun plan bat egin behar izan zen, enpresaren tamaina egokitzeko, salba zitekeena salbatzeko".
Funts publikoetatik ateratako "50 milioi horiek" zelan berreskuratuko dituzten galdetu ostean, "zuhurtzia gutxirekin, beste gauza bat ez esatearren" jardun zirela adierazi du. Lopezen esanetan, EAJk "enpresaren etorkizuna bermatu behar zuen plan bat exigitu behar izan zuen, eta gero, bai, laguntza eskaini".
'Berandu, oker eta garaiz kanpo'
EAJk esan duenez, Fagorren eta Mondragon Taldearen zuzendaritzak 'berandu, oker eta garaiz kanpo jardun izan dira'; halaber "komunikazio txarra" egon dela salatu du baina, Eusko Jaurlaritza kooperatibismoaren alde dagoela berretsi du.
Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztietako kideak, UPyD izan ezik, Radio Euskadiko solasaldian izan dira gaur, larunbata, goizean, eta denak Fagor Etxetresnak enpresaren egoeraren inguruan mintzatu dira.
Joseba Egibar EAJren bozeramale eta GBBen presidentearen esanetan, Mondragon Taldeak Fagor Etxetresnak enpresari finantzaketa ahalbidetzea ukatu ostean, erakundeak "ez dira begirale hutsak izan behar".
Azpimarratu duenez, Iñigo Urkulluren Jaurlaritzari dagokio orain "laguntzea, ahalik eta enplegu gutxien galtzeko eta etorkizuna bideragarria eta irmoa izateko", baina ez "enpresa bat ordezkatu".
Bestalde, Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkidearen hitzetan, "gehiago egin behar izan zen", enpresa gipuzkoarra oraingo egoeran egon ez zedin.
"Gehiago egin daiteke eta gehiago egin behar da. Kutxabankek, Laboral Kutxak eta Jaurlaritzak jarrera aktiboago bat izan beharko lukete. Ez zait onargarria iruditzen diru publikoa eman ezin dela esatea, bankuei milaka milioi eman dietenean", gaineratu du.
Txarli Prieto PSE-EEren bozeramaleak salatu duenez, Mondragon Taldearen eta Fagor Etxetresnaken zuzendaritzek ez diete behar den moduan informazioa eman bazkideei, eta horrek, bere ustetan, "zuzendaritzako kideen eta bazkideen artean amildegi bat dagoela agerian uzten du, idilikotzat jotzen zen ekonomia sozialeko esparru batean".
Halere, kooperatibismoa "garrantzitsua eta beharrezkoa" dela uste du Prietok eta, horren ildotik, bere alderdia "konponbideekin" bat egingo duela esan du; baina zuzendaritzako kideek eta langileek ""bat egin behar dute, ezin bailiteke sistema kooperatibista batean hogei bozeramale egon".
PPren aldetik, bestalde, Carmelo Barriok proposamena MCCk, Fagorrek, eta Jaurlaritzak Legebiltzarrean agerraldia egitea da, gertatutakoaren "gakoak" azaltzeko, uste baitu "Jaurlaritzaren politika industrialean zerbaitek huts egin duela".
Aste erabakigarria
Aste erabakiagarrian sartuko da Fagor Etxetresnak enpresa. Enpresak zazpi eta hamar arteko eguneko epea eman dio bere buruari aurrera egiteko beharko lukeen finantzaketa lortzeko.
Hori gertatu ezean, hartzekodunen konkurtsoan sartuko da, ezinbestean. Bitartean, Mondragon Taldea (MCC) eta Jaurlaritza Fagorreko krisiak izan lezakeen eraginari nola aurre egin aztertzen ari dira.
170 milioi behar du Fagorrek aurrera egiteko, eta ez du modurik ikusten diru hori lortzeko. MCCk berak ezezkoa eman dio, eta ia ezinezkoa ikusten dute orain enpresa dagoen egoeran inork dirutza hori inbertitzea.
Hortaz, Fagorreko zuzendaritzaren esanetan, dirua lortzeko lanean jarraituko dute, baina, ziurrenik, hartzekodunen konkurtsoan sartuko da 7-10 eguneko epean, berez, prozesu honetan egon daitekeen lau hilabateak agortu gabe.
Albiste gehiago ekonomia
Gasteizko lorezainak eta Enviser enpresa, akordioa lortzeko bidean
Bilera luzea izan dute ostegun honetan Precon, eta itxaropentsu irten dira. Langileak batzartuko dira eta enpresak dagozkion kontsultak egingo ditu, hurrengo bileran akordioa ixteko helburuarekin.

Lan-eskaintza publikoetan euskara blindatzeko EAJ eta EH Bilduren proposamena izapidetzea ahalbidetu dute
Eusko Legebiltzarrak bi lege proposamen izapidetuko ditu lan-eskaintza publikoetan euskara blindatzeko. EAJk bat aurkeztu du, eta PSE-EE gobernukideak ez, baina EH Bilduk babestu egin du. Koalizio soberanistak beste bat aurkeztu du, eta jeltzaleen abstentzioari esker aurrera atera da.
Irailean, langabezia-tasa % 2,02 jaitsi da EAEn, eta % 0,4, Nafarroan
2024ko iraileko datuen aldean, 1.027 langabe gutxiago (% 0,95) daude EAEn, eta 1.232 gutxiago (% 4,16), Nafarroan. Halaber, abuztutik irailera, Euskadiko Gizarte Segurantzan 11.475 lagun afiliatu dira; Nafarroan, aldiz, 719 pertsona gutxiago daude Gizarte Segurantzan izena emanda.
Alokairuen indizeak 500 euro baino gehiago jaitsi ditu Donostian eskainitako prezioak
Gipuzkoako herri tentsionatuetan, azken bost urteetan alokatuta egon ez diren edo lehen aldiz merkaturatu diren edukitzaile handien eta pisuen kontratu berriei bakarrik aplikatu beharko zaie prezio-tarte berria.
Eusko Jaurlaritzak Indartuz inbertsio funtsa sortuko du, eta 400 milioirekin hornituko du
Gainera, Finkatuz inbertsio funts publikoak estatutuak eguneratuko ditu enpresetan parte hartzeko irizpideak malgutzeko. Esaterako, ez da horretarako baldintza izango enpresak egoitza Euskadin izatea, eta nahikoa izango da lurraldean "eragina" izatea.
Mitxel Lakuntzaren arabera, CAFek Jerusalemen duen proiektua "ez da erabakigarria" enpresaren etorkizuna bermatzeko
ELAren idazkari nagusiak dioenez, "CAFek badaki tren hori hasieratik dela ilegala", eta proiektua babesteko eta "ilegalitatearekin jarritzeko argudio gisa darabilen txostena" egin duten adituak zeintzuk diren argitzeko eskatu dio enpresari. Euskadi Irratiko Faktorian hitz egin du asteazken goizean horren eta beste hainbat gairen inguruan.
Sindikatuek hiru orduko lanuztea eta hainbat manifestazio deitu dituzte euskal hiriburuetan, Gazako genozidioa salatzeko
Urriaren 15ean egingo duten lanuztearen berri eman dute LAB, CCOO, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, ETXALDE eta HIRU sindikatuek. Lanuzteak eta manifestazioak Espainiako Estatuko lantoki guztietan deitu dira.
CAFeko langileek ordu bateko lanuztea egin dute Jerusalemgo tranbiaren inguruan zuzendaritzak duen jarrera salatzeko
Ordubeteko lanuztearekin bat egin duten langileek elkarretaratzea egin dute CAFen bulego nagusien atarian. Enpresa Batzordeak enpresaren "zinismoa" salatu du Jerusalem tranbiaren proiektuaren inguruan duen jarreragatik, eta zuzendaritzari "NBEren argudioei aurre eginez bere irudia zuritzea" eta Israelen "tesiak onartzea" leporatu dio.
ELAk lanuztea deitu du urriaren 15erako enpresei, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako zein Espainiako gobernuei Israelekin harremanak etetea eskatzeko
LAB, CCOO, Steilas, Solidari, Etxalde eta Hiru sindikatuek ere lanuzte orokorrak deitu dituzte Hego Euskal Herrian egun horretarako.
Donostian, 60 metro koadroko pisu baten alokairua 800 eurokoa izango da gehienez jota
Gipuzkoako erreferentziazko prezioen indizea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, asteazken honetan indarrean sartuko da Gipuzkoako udalerri tentsionatuetan alokairuen prezioa mugatzeko aukera ematen duen araua. Irunen, 60 metro koadroko etxebizitza bat alokatzeko ezingo da 624 euro baino gehiago eskatu.