Bizkaiko Golkoan antxoa kuota % 18 igotzea proposatu du Europak
Europako Batzordeak Bizkaiko Golkoko antxoaren arrantza kuota % 18 igotzea proposatu du gaur. Horrela, 2014ko uztailaren 1aren eta 2015eko ekainaren 30aren artean, 20.100 tonakoa izango da arrantza kupoa.
Aurreko kanpainan, Europar Batasunak % 17 murriztu zuen antxoaren arrantza kuota, eta arrantza kupoa 17.100 tonakoa izan zen.
Espainia eta Frantzia dira arrantza horretan parte hartzen duten Europar Batasuneko herrialde bakarrak: Espainiak tonen % 90a arrantzatzen ditu, eta gainerakoak, aldiz, Frantziak.
Bruselak proposatutako arrantza kupoa "erreserbak egoera onean eta muga biologiko seguruen gainetik daudela baieztatzen duten txosten zientifikoetan oinarrituta" zehaztu dela azaldu du Europako Batzordeak adierazpen batean.
Itsas eta Elikadura Ikerketa Zentroak (AZTI-Tecnalia) egindako ikerketa kanpaina batek ekainean argitu zuen Bizkaiko Golkoko uretako antxoa biomasa indizea 85.000 tona ingurukoa dela; 2013ko aurreikuspenak baino % 58 gehiago.
Maria Damanaki Arrantza komisario europarrak gaur esan duenez, arrantzaren epe luzerako kudeaketak eta arrantzaleek esfortzuak egiteak "emaitzak" ematen dituela erakusten du antxoaren kasuak.
Damanakik gogorarazi du antxoa arrantza itxi egin zutela 2005 eta 2009 urteen artean, espeziea arriskuan ez jartzeko. "Azken lau urteetan erreserba errekuperatu izana eta arrantzaleek, garai gogor baten ostean, berriro arrantzatu ahal izatea lasaitzeko modukoa da".
Europar Batzordearen proposamena datozen egunetan onartu beharko du europako Ministro Kontseiluak.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak zuhurtzia eskatu du AEBko Auzitegi Gorenak muga-zergen eta Trumpen tasa global berriaren inguruan hartutako erabakiaren ostean
Gogoratu du indarrean jarraitzen dutela altzairu eta aluminioari (% 50) eta autoei (% 15) eragiten dieten muga-zergek.
Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileei babesa adierazteko mobilizazio jendetsua egin dute
"Ez diegu utziko etorkizuna lapurtzen" lelopean, Amurrioko kaleak zeharkatu dituzte. Aiaraldea eskualdeak egoera kritikoa bizi du, Arabako langabezia-tasa handienarekin, eta mobilizazio horrek inguruko industria defendatzeko ere balio izan du.
Medikuek hiriburuetan egindako manifestazioekin eman dute amaitutzat estatutu propioa eskatzeko astebeteko greba
Parte-hartze handia egon dela ziurtatu dute, eta ezohikoa izan arren, zerbait lortzeko grebaren bidea azpimarratu besterik ez dutela egin. Aldaketarik ez badago, grebaren bigarren astea martxoaren 16an hasiko da.
Lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela
Pradalesek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak eta erosketan parte hartzen ari diren gainerako akziodunek erabakia hartu dute jada. "Ayesa Donostian sortu eta garatu zen, eta bertan jarraitu behar du", esan du.
Etxebizitzen salerosketak % 14,7 hazi ziren iaz EAEn, 2007ko burbuilako markak gaindituz
INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi dituen datuen arabera, salerosketen kopuruak bigarren urtez jarraian egin du gora.
Jauregik dio industria bazkide bat aurkitu behar dela, eta horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak bere elkartasuna adierazi die Tubos Reunidoseko langileei, baina enpresaren egoera oso larria dela nabarmendu du. Gakoa industria bazkide bat aurkitzea dela esan du, eta gaineratu du horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea.
Ayesaren egoitza Donostian egongo da
Imanol Pradales lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela, akziodunek adostu dutenez.
Albiste izango dira: Medikuen greba, Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileen mobilizazioa, eta Eusko Legebiltzarreko kontrol saioa
Orain.eus atarian gaur albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Langile talde batek Metal Group erosi eta Legutioko planta salbatu nahi du
Duela aste batzuk, enpresak itxi zuen, bezero nagusiak bere piezak erosteari utzi eta Txinan erostea erabaki ondoren.
Sidenorren otsailaren 10eko erregistroa baliogabetzeko eskatu dio Jainagak Espainiako Auzitegi Nazionalari
Espainiako Polizia Nazionala Basauriko Sidenorren egoitzara sartu zen Israeli altzairua saltzeagatik egindako ikerketari buruzko informazioa biltzeko.