Antxoaren kostera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Antxoaren kanpainaren hasieran 4.000 tona harrapatu dituzte

Aurrerantzean, harrapaketak igotzea eta antxoaren batez besteko salmenta prezioa (1,72 euro kiloa) handitzea espero dute euskal arrantzaleek.
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Antxoaren kanpainaren hasieran 4.000 tonatik gora harrapatu dituzte euskal arrantzaleek, eta batez beste antxoa kiloa 1,72 euroan saldu da. Dena den, salmenta prezio hori igotzea espero dute.

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasunerako sailburuak, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Nikanor Lertxundi Getariako alkateak eta Emeterio Urresti Getariako Arrantzaleen Kofradiako presidenteak antxoaren kanpainari buruzko datuak eman dituzte, ostiral honetan, Getarian. Kanpaina ongi hasi dela azpimarratu du Arantza Tapia sailburuak.

Azaldu dutenez, 4.000 tona antxoa baino gehiago harrapatu dituzte euskal arrantzaleek, eta antxoa kiloa 1,72 euroan saldu da batez beste, 2013an (2,49 euro kiloa) eta 2012an (2,24 kiloa) baino merkeago. Aurrerantzean, harrapaketak igotzea eta antxoaren batez besteko salmenta prezioa (1,72 euro kiloa) handitzea espero dutela nabarmendu du Orozek.

Bestalde, berdelaren kanpainari buruzko datuak ere eman dituzte. Orotara, 12.000 tona harrapatu dituzte euskal arrantzaleek, eta Tapiaren esanetan, kanpaina "egokia" izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X