Energia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal kostako itsasoaren hondoan gasa eta petrolioa bilatu nahi dute

Capricorn Spain Limited eta Shell Usptream Spain BV dira hidrokarburoak bilatzeko eskaria aurkeztu duten enpresa multinazionalak.
18:00 - 20:00
Euskal kostaldean prospekzioak egiteko baimena eskatu dute

Bi enpresak euskal kostako itsasoaren hondoan hidrokarburoak ote dauden ikertzeko baimena eskatu diote Espainiako Industria Ministerioari, Estatuko Aldizkari Ofizialean agertu denez.

Capricorn Spain Limited eta Shell Usptream Spain BV dira eskaria aurkeztu duten enpresa multinazionalak.

Iragarpen horren ostean, bi hilabeteko epea dago eskari horrek kaltetutakoek alegazioak aurkez ditzaten.

Itsasoaren hondoan hidrokarburoak (gasa eta petrolioa) bilatzeko baimenak emateko eskumena Estatuko Administrazio Orokorrarena da, eta baldintzen artean dago eskaria Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Abuztuan, Espainiako Industria Ministerioak petrolioa bilatzeko zundaketak egiteko baimena eman zion Repsoli Kanarietan, eta bertako Gobernuak helegitea jarri zuen erabakiaren kontra.

Zure interesekoa izan daiteke

smi-ela-bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetsi egin du ELAk eta LABek Confebasken aurka LGS propioagatik jarritako salaketa

Bi sindikatuek eskatu zuten legez kanpokotzat jotzeko Confebasken negoziaziorako ezezkoa, Langileen Estatutuan jasotzen den fede onez negoziatzeko betebeharraren aurkakotzat jotzen zutelako. Auzitegiak arrazoia eman dio patronalari, eta adierazi du Langileen Estatutuaren 27. artikuluak Espainiako Gobernuari ematen diola horretarako eskumena, eta, beraz, ziurtatu du patronalaren ezezkoa justifikatuta dagoela, gai hori ezin baita zentral salatzaileek sustatutako negoziazioan sartu. 

Taxilarien protesta Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko taxilariek manifestazioa egin dute Bilbon VTC plataformen "gehiegikerien" aurka

Taxien sektorean egiten dituzten azterketa berdinak eskatzen dizkiete erakundeei plataforma hauentzat. Salatu dutenez, Bizkaian ibilgailu hauentzat lizentzia berrien "jarioa etengabea" da, Foru Aldundiak baimenduta. Jakitera eman dutenez, Gipuzkoan egoera desberdina da, ez delako lizentzia berririk ematen. Araban, berriz, "erresistentzia instituzionala handiagoa" dela diote.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mikel Jauregiren arabera, Tubos Reunidosen irtenbideak "bideragarria" izan behar du, eta berregituraketak, "epe luzekoa"

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak eragile guztien artean Tubos Reunidosen benetako bideragarritasuna bilatzearen eta Amurrion eta Trapagaranen industria-jarduerari eutsiko dion "etorkizuneko industria-proiektu bat osatzearen alde" egin du Radio Euskadin. Hala ere, onartu du zorra arazo garrantzitsua dela eta "egoera zaila" dela. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X