MANIFESTAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zerbitzuen pribatizazioa salatu dute Osakidetzako sindikatuek

Osakidetzak ukatu egin ditu akusazioak. Ohar baten bidez, dei egin die sindikatuei propaganda alde batera utzi, eta jarrera positiboagoa eta eraikitzaileagoa izateko.
18:00 - 20:00
Osakidetzako 'zerbitzuak pribatizatzearen' aurkako protesta Bilbon

Osakidetza geroz eta zerbitzu gehiago pribatizatzen ari dela salatu dute ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek, Bilbon egin duen manifestazioan. Pribatizazioen ondorioz, lanpostuen galera etengabea dela esan dute zentralek. "Kanpora ateratako zerbitzuen kalitatea ere okerrera" doala gaineratu dute.

'Osakidetzan pribatizaziorik ez' lemapean, ehunka lagun atera dira kalera. Bilboko Jesusen Bihotza plazatik abiatu da martxa, eta Plaza Biribilean amaitu. "Osasun publiko doakoa eta unibertsala" aldarrikatu dute.

Encarna de la Maza Satseko bozeramailearen arabera, pribatizazioaren kontrako borrokan ez dute amore emango sindikatuek, bide horrek "zerbitzuaren galera" dakarrelako. "Pribatizazio politiken kontra borrokatzeko ordua heldu da", esan du.

ELA sindikatuko Peio Igeregi ere ildo beretik mintzatu da. Pribatizazioa goraka doan heinean, aseguru pribatuen kontratazioak ere gora egiten dutela ziurtatu du.

Egoera aldatu ezean, uda ostean mobilizazio gehiagorekin jarraituko dutela esan dute sindikatuek, eta Jon Darpon Osasun sailburuaren dimisioa ere eskatu dute.

Salaketak ukatu ditu Osakidetzak

Osakidetzak, bere aldetik, ukatu egin ditu akusazioak. Ohar baten bidez, dei egin die sindikatuei propaganda alde batera utzi, eta jarrera positiboagoa eta eraikitzaileagoa izateko.

Mobilizazioak "errespetuz" hartzen dituela esan du Osasun sailak, eta manifestazioaren deitzaileei dei egin die "datorren astelehenetik, Gasteizen deitutako mahai sektorialaren esparruan, jarrera positiboagoa eta konstruktiboagoa hartzera". "Osakidetzak dei egiten die sindikatuei elkarrizketa sustatzeko eta batera lan egiteko euskal osasun-sistema osoaren mesederako", gaineratu dute oharrean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X