Lan istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat larri zauritu da Eibarko Alca enpresan

Ertzaintzak EiTBri jakitera eman dionez, langileari altzairuzko xafla bat erori zaio gainera, eta hanka biak zapaldu dizkio.
Eibarko Alca enpresa. Irudia: Google Street View
Eibarko Alca enpresa. Irudia: Google Street View

58 urteko garraiolari bat larri zauritu da gaur goizean Eibarko Matxaria kaleko Alca enpresan, kamioian zeraman materiala deskargatzen ari zela.

Ertzaintzak EiTBri jakitera eman dionez, langileari altzairuzko xafla bat erori zaio gainera, eta hanka biak zapaldu dizkio. Dirudienez, aipatu enpresara eramandako materiala kamioitik ateratzen ari zenean gertatu da ezbeharra, 10:45 inguruan.

Ondorioz, garraiolaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute helikopteroan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X