EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Dan Jorgensen, Energia komisarioa, gaur, Bruselan. Argazkia: EFE
Europako Batzordeak mezu argia igorri die 27 estatukideei: ezinbestekoa da erregaia aurrezteko neurriak ezartzea, energia eskaria murrizteko, Ekialde Hurbileko gatazkak eragindako energia krisiak luze jotzea aurreikusten baita.
Dar Jorgensen EBko Energia komisarioak egin du ohartarazpena, estatuetako energia arduradunekin izan duen bileraren ostean. Haren hitzetan, "bakea bihar iritsiko balitz ere", energia hornidura ez da bere onera etorriko epe laburrean. "Gerraren ondorioz, eskualdeko azpiegitura energetikoa asko hondatu da, eta hondatzen jarraituko du", gaineratu du.
Komisarioak aurreratu du neurri-sorta bat ari dela prestatzen Brusela, "familiak eta enpresak babesteko", eta eperik zehaztu ez badu ere, ziurtatu du neurriok "laster" aurkeztuko dituztela. Egoera "oso aldakorra" dela eta "malgu" jokatuko dutela ere adierazi du. "Prest gaude behar denean neurriak proposatzeko".
Agertoki horren aurrean, estatukideei esan die "ahal duten guztia" egiteko, erregaia aurrezteko, batez ere, petroliotik eratorritakoa. Zentzu horretan, Energiaren Nazioarteko Agentziaren plana aintzat hartzea eta bertan jasota dauden hamar neurriak ezartzea proposatu die Jorgensenek gobernuburuei. Besteak beste, telelana sustatzea, errepideetan abiadura mugak murriztea, garraio publikoaren erabilera bultzatzea eta, aukera dagoenean, hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatzen du plan horrek.
Asmoa ez da, zehaztu duenez, estatu guztietan neurri berberak ezartzea. Toki bakoitzean, egoeraren arabera, erabaki jakin batzuk hartu beharko direla azaldu du, eta horregatik, gobernuei eskatu die bakoitzak bere herrialdearen egoera aztertu dezala, zein neurri hartu adosteko.
Irango gerra lehertu zenetik, gasaren prezioa, oro har, % 70 garestitu dela jakinarazi du, eta petrolioarena, % 60. Ondorioz, hilabete eskasean EBren energia fakturak 14.000 milioi euro egin du gora.
Zure interesekoa izan daiteke
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, etxeko zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten diena.
Indarrean da erretiro malgua arautzen duen erreforma Hego Euskal Herrian: pentsioa eta soldata, biak, jaso ahalko dira
Berritasun gisa, langile autonomoek ere erretiro malgua eskatzeko aukera izango dute. Izan ere, orain arte soldatapeko langileek soilik eskatu ahal zuten.
Erregaiek % 4,3ra igo dute inflazioa abuztuan, tasarik altuena 2023tik
Uztailean baino zazpi hamarren gorago igo da inflazioa (% 3,6), eta 2023ko otsailetik izan duen mailarik altuenean dago. Horretan eragina izan dute, neurri txikiagoan bada ere, elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek ere, horien prezioak gutxiago jaitsi baitira abuztuan.
Arabako eta Trebiñuko nekazariak traktoreekin atera dira lehorte-eremua izendatzeko eskatzera
Landa-eremuko dozenaka profesional bildu dira Gasteizen, Ataca elkartearen deialdiari erantzunez (Trebiñu eta Arabako nekazari eta abeltzain elkartea). Eusko Jaurlaritzari eskatu diote idorte-eremua izendatzeko, laguntza espezifikoak jaso ahal izateko eta, horrela, lehortearen eta bero-boladen ondorioei aurre egin ahal izateko. Dioetenez, ur-falta lehenagoko "egiturazko" arazoei gehitu zaie.
Greban dauden teknikariek "ekintzak" egingo dituzte patronalak haien eskaerei erantzuten ez badie
Ikuskizun eta ekitaldien sektoreko ehunka langilek lanuzteen jarraipen handia egin dute asteazken honetan Bilboko Aste Nagusian, eta ohartarazi dute ekintza gehiago egingo dituztela patronalak euren aldarrikapenei ez badie jaramonik egiten. Elkarretaratzea egin dute Arriaga Antzokiko plazan, Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT sindikatuek deituta. Bi urte eta erdi baino gehiago daramate lehen hitzarmena negoziatu nahian.
Mahatsa biltzen hasi dira, aspaldiko goizen, beroak bultzatuta
Abuztuaren 17an hasi ziren mahatsa biltzen Bizkaiko mahastietan. Aurtengoan, aurreko urteetan ez bezala, mildiu onddoak ez du kalterik eragin mahatsondoetan. Gauzak horrela, mahats-bilketa oparoa espero dute Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako upategietan, mordoak zein aleak handiak baitira.
CAFi esleitu diote Parisko eskualdean 15 tren-tranbia unitateren hornikuntza, 150 milioren truke
Hiriko kale eta plataformetan zein ohiko trenbidean zirkulatzeko diseinatutako 15 tren-tranbia hibridoak T13 linea handitzeko dira, eta Acheres herriraino luzatuko da linea.
Hipoteken kopuruak % 9,7 egin du gora EAEn, eta % 12,5, Nafarroan
EAEn etxebizitza erosteko 2.225 hipoteka erregistratu ziren ekainean, eta 514 Nafarroan. Nafarroa igoera handiena izan zuen seigarren erkidegoa izan zen, Estatuko batezbestekoaren (% 10,8) gainetik, eta EAE zazpigarren dago.
Greba eguna dute gaur ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek Bizkaian, lan-hitzarmen duina eskatzeko
Mobilizazio nagusia Arriaga plazan izango da; izan ere, elkarretaratzea egingo dute bertan, 17:00etan. Egunean zehar, Bilboko hainbat gunetan piketeak izango dira. "Hitzarmen duina" lortzeko egingo dute lanuztea, "prekarietatearekin amaitzeko".
Volkswagenek asteburuko txanda gehigarria jarriko du abian Nafarroako lantegian
Izen-emateak ireki dituzte berriro, baita lan-poltsa ere, asteartetik aurrera.