ETXEBIZITZAREN PREZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan

Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.

Etxebizitza vivienda EFE
EFEren artxiboko argazkia

2026ko lehen hiruhilekoan, etxebizitza berrien eta erabilien batez besteko prezioa % 12,8 igo da, iazko aldi berarekin alderatuta. Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko kostuarekin.

Tinsa, tasazio sozietateak argitaratutako datuen arabera, Gipuzkoan izan da hazkunderik handiena, % 16,1ekoa, eta atzetik ditu Bizkaia (12,4 egin du gora), eta Araba (% 7,4 garestitu da). Lehen hiruhilekoan, Bizkaiko etxebizitza berrien eta erabilien prezioak metro koadroko 2.728 euroraino iritsi dira, Gipuzkoan 2.689 euroraino, eta Araban, 2.273 euroraino.

Hirietan ere nabarmen igo dira prezioak: % 10,3 Donostian, 4.975 euroraino metro koadroko; % 13 Bilbon, 3.140 euroraino metro koadroko, eta % 8,6, Gasteizen (2.428 euroraino).

Hipotekak eta ahalegin ekonomikoa

Joera horrek argi adierazten du hipoteken hileko batez besteko kostuak: Gipuzkoan891 eurokoa da batez besteko kuota; Bizkaian, 822 eurokoa; eta, Araban, 731 eurokoa.

Tinsaren arabera, Euskadiko biztanleek, batez beste, beren errenta erabilgarriaren % 36,2 bideratzen dute etxebizitzaren kostuaren % 80 finantzatzen duen hipotekaren lehen urtea ordaintzera.

Ehuneko hori handiagoa da hiriburuetan: Donostian, % 59,2; Bilbon, % 42,5; eta Gasteizen, % 35,2.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X