Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Euriborrak, hipoteka aldakorren eta bestelako maileguen interesa kalkulatzeko erreferentzia gisa erabiltzen den banku-indizeak, % 2,565eko datuarekin itxi du martxoa, eta otsaileko markatik gora jauzi egin du.
Aurreko hilean datua % 2,21ekoa izan zen, eta, beraz, hilabeteko igoera 34,4 puntukoa izan da, 2022ko urritik izandako handiena. Garai hartan, Ukrainako gerrak eragindako inflazioaren ondorioz, % 2,233tik % 2,629ra igo zen.
Martxoko datuak kontuan hartuta, euriborrari % 0,99ko diferentziala aplikatzen zaion 30 urterako 150.000 euroko hipoteka aldakorraren hileko kuota 13,96 euro garestiagoa izango da. Urtean 167,52 euro gehiago ordaindu beharko da. Bi urtez, beheranzko joera izan ondoren, lehen aldiz, gora egin du etxebizitza erosteko mailegua bueltatzeko ordaindu beharreko kuotaren zenbatekoak.
Horrela bada, erreferentziazkoa den indizearen bilakaeran ezegonkortasun handiagoa nabari da Europako Banku Zentralak (EBZ) Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioz inflazio- eta hazkunde-aurreikuspenak okertu baitira.
2025eko ekainean lortu zen Ukrainako gerraen ondorioz inflazioa kontrolatzea, eta, ordutik, %2an egonkor mantendu ditu interes-tasak EBZk.
Ormuzko itsasartea ixtearen ondorioz aste hauetan petrolioaren eta gasaren prezioek izan duten gorakadak ezinegona piztu du. Adituak prezioen igoera orokor baten beldur dira eta ikusteko dago banku zentralek nola jokatuko duten. Astearte honetan, esate baterako, Brent upela 111 eta 118 dolar artean ibili da, eta gas naturalaren prezioa MWhko 52,33 euroan izan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela