Eustaten datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BPG per capita altuena duten EBko zortzi herrialdeen artean dago Euskadi

2017an, Europako batezbestekoa 21 puntutan gainditu zuen, Eustatek asteazken honetan argitaratutako datuen arabera.
BPG per capita altuena duten EBko zortzi herrialdeen artean dago Euskadi. Argazkia: Pixabay

Erosteko ahalmenaren parekotasunean neurtuta, Euskadiren BPG per capita 121ekoa zen 2017an. Horrek esan nahi du Europar Batasuneko zazpi herrialdek soilik zutela BPG per capita altuagoa, Eustat Euskal Estatistika Institutuak argitaratutako datuen arabera. Kontuan izan behar da EBko gainerako 27 herrialdeetan bezala, neurketak egiterakoan, 100 balioa erabili dutela Euskadin ere.

2013-2017 denboraldian, garapen positiboa izan du, beraz, Barne Produktu Gordinak. Izan ere, 2013an 117koa izan zen; 2014an eta 2015ean 119koa; 2016an 120koa eta 2017an 221ekoa.

Erosteko ahalmenaren parekotasunak herrialde ezberdinen arteko alderaketa egiteko aukera ematen du, betiere, tokian-tokiko bizi-kostuan oinarrituta, eta Barne Produktu Gordina aintzat hartuta.

Esan bezala, zazpi herrialde kokatu dira Euskadiren aurretik ranking horretan: Luxenburgo (253), Irlanda (184), Austria eta Herbehereak (128 horietako bakoitzak), Danimarka (125), Alemania (123) eta Suedia (122).

Euskadiren atzetik daude, bestalde, Belgika (117), Finlandia (109), Erresuma Batua (105), Frantzia (104), Italia eta Malta (96) eta Espainia (92).

Zerrenda horretan azkenak dira Grezia (67, Letonia (67), Errumania (63), Kroazia (61) eta Bulgaria.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X