Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da lan-istripuz Aguraingo nekazaritza lantegi batean

Hildakoa 68 urteko aguraindarra zen, eta pneumatiko baten eztandaren ondorioz hil da. Beste bi pertsona zaurituta eraman dituzte ospitalera.

68 urteko gizonezko bat hil da lan-istripuz Aguraingo (Araba) nekazaritza lantegi batean.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, Gurutzebide poligonoan izan da ezbeharra, pneumatiko batek eztanda egin duenean.

Hildakoaz gain, bi pertsona zauritu dira eta Gasteizko Santiago Ospitalera eraman dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X