Eurogunean eta Japonian atzeraldi arriskua ikusten du ELGAk koronabirusa dela eta
Koronabirusaren eraginak nazioarteko ekonomiaren hazkundea erdira murriztu lezake 2020an, eta % 1,5ean kokatu, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) aztertutako egoeraren arabera; izan ere, birusa Japonian eta Europan masiboki hedatuz gero, atzeraldian sar litezkeela aurreikusten du.
Hala adierazten dute Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen tarteko aurreikuspenek, azaroan argitaratutakoak berrikusten baitituzte, ekonomiaren mundu-mailako hazkundea % 2,9koa izango zela aurreikusten baitzuten.
Erakundeak ez du baztertzen eszenario negatiboenean -izurrite luzearekin eta beste eskualde batzuetara zabaltzearekin- barne produktu gordin globalak atzera egitea lehen hiruhileko honetan.
Hala ere, onartzen du epe labur eta ertaineko bilakaera "oso zalantzazkoa" dela. Epidemiaren gailurra Txinan hiruhileko honetan iritsiko dela eta beste herrialde batzuetan neurritsuagoa izango dela dioen hipotesiak munduko ekonomiaren gorakada % 2,4an utzi du aurten, bost hamarren gutxiago.
Epidemiaren aurretik ere jarduera txikia zen, baina egonkortze eta hobekuntza zantzuak zituen. Orain, koronabirusak konfiantzan, finantza merkatuetan, hornidura kateetan eta turismoan duen eraginak azaltzen du beherapena.
2003an arnasbideko sindrome larriaren izurriteak ez bezala, oraingo honetan munduko ekonomiaren interdependentziak askoz handiagoak dira eta Txinak "rol askoz ere garrantzitsuagoa betetzen du ekoizpenean eta merkatu turistikoan".
Txinako Hubei probintziak, epidemiaren epizentroak, Txinako ekoizpenaren % 4,5 eragiten du. Eta turista txinatarrak nazioarteko turisten % 10 inguru dira munduan, gaineratu du erakundeak.
Oraingoz, G20ren BPGa % 2,7 haziko da 2020an, aurreratutakoa baino bost hamarren gutxiago; eta, eurogunearena, % 0,8 (hiru gutxiago).
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak espero du Txinako ekonomia % 4,9 haztea, zortzi hamarren gutxiago. Bere produkzioaren uzkurtzeak mundu osoan duen eraginak hornikuntza-kateetan eta lehengaien merkatuetan duen garrantzi gero eta handiagoa islatzen du, gaineratu duenez.
Ameriketako Estatu Batuetan, % 1,9 (hamarren bat gutxiago); Japonian, % 0,2 (lau gutxiago); Erresuma Batuan, % 0,8 (bi gutxiago); Frantzian, % 0,9 (hiru gutxiago); eta, Alemanian, % 0,3 (bat gutxiago) igoko direla aurreikusi dute.
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak "azkar" jokatzeko eskatu du koronabirusaren aurrean, infekzioaren aurkako baliabide nahikoekin, osasun sistemari eta enpresa "ahulei" laguntza emanez.
Epidemiari eusteko eta politika horiek eragina izateko aukeraren aurrean, 2021ean munduko ekonomiaren gorakada % 3,3ra igoko dela uste du erakundeak, azaroan iragarritakoa baino hiru hamarren gehiago. G20koa % 3,5 haziko da (bi hamarren gehiago) eta eurogunekoa, berriz, % 1,2koa izango da eta du aldaketarik jasango.
Koronabirusa ez da ordea berehalako arrisku bakarra, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen arabera.
Txinaren eta AEBen arteko merkataritza-tentsioak, Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren arteko etorkizuneko merkataritza-harremanen inguruko ziurgabetasuna eta "finantza-ahultasuneko" faktoreen iraunkortasuna dira erakundeak erregistratutako beste mehatxu batzuk.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko San Mameseko zabalgunean
Athletic-Betis partidaren atarian lan erregulazioa eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera borondatezko bajei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute eta zalantzak dituzte 301 langileek izena eman ote duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.