Aldi baterako langileentzako eta etxeko langileentzako diru-laguntzak onartu dituzte
Ministroen Kontseiluak aparteko diru-laguntza bat ezartzea onartu du alarma egoeran kontratua amaitzen zaien aldi baterako langileentzat eta Gizarte Segurantzan izena emanda dauden eta kaleratuak izan diren etxeko langileentzat.
Aldi baterako langileei dagokienez, laguntza horren iraupena hilabetekoa izango da, eta, hala erabakitzen bada, luzatu ahal izango da. Haren zenbatekoa Ondorio Anitzeko Errenten Adierazle Publikoaren (Iprem) % 80 izango da, hau da, 438,88 euro hilean.
Sorospen hori jasotzeko eskatuko den baldintza bakarra iraungitzen den kontratuaren gutxieneko iraupena gutxienez bi hilabetekoa izatea da, eta horrela, alde batera utziko dira noizbehinkako kontratu harremanak.
Neurri horren bidez, alarma egoeran aldi baterako lan-erregulazioko espedienteetan sartu ez diren aldi baterako langileak babesten dira.
Salbuespenezko langabezia diru-laguntza hori bateraezina izango da gutxieneko errenta, gizarteratzeko errenta, gizarte-soldata edo edozein administrazio publikok emandako antzeko laguntzak jasotzearekin, baita dauden langabezia sorospenekin ere.
Onuradunek 10 eguneko epea izango dute diru-laguntza eskatzeko, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak horretarako prozedura onartzen duenetik hasita, behin diru-laguntza eragin duen gertaera gertatzen denean.
Bestalde, etxeko langileen kasuan, enplegatzaileak sinatutako aitorpena edo kaleratze gutuna edo Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko Etxeko Langileen Sistemako baja aurkeztu beharko dira.
Prestazio horren eskubidea "Gizarte Segurantzan baja ematen den egunetik" edo "enplegatzaileak sinatutako erantzukizunpeko adierazpenean agertzen den egunetik" sortzen da, eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan (SEPE) izapidetu daiteke. Izan ere, Gobernuak dioenez, eskaera horien prozedura gaituko du.
Zenbatekoari dagokionez, onuradunak kotizazio oinarriaren % 70 jasoko du, eta lanaldia murriztu bazaio, murrizketa horri dagokion zati proportzionala jasoko du. Gainera, sorospen hori bateragarria dela beste diru-sarrera batzuekin uste du Gobernuak, hala nola, norberaren konturako edo besteren konturako beste soldata batzuk jasotzearekin, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) gainditzen ez bada; baita aldi baterako ezintasunagatiko diru-laguntzarekin edo baimen ordaindu berreskuragarriarekin ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko San Mameseko zabalgunean
Athletic-Betis partidaren atarian lan erregulazioa eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera borondatezko bajei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute eta zalantzak dituzte 301 langileek izena eman ote duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.