Aldi baterako espedienteak luzatzeko negoziatzen jarraituko dute, hiruko batzordean
Aldi baterako lan-espedienteak ekainaren 30etik aurrera luzatzeko hiruko batzordean, astelehen honetan, ez da akordiorik izan, baina negoziatzen jarraitzeko asmoa dute; izan ere, Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak hitzeman du ez duela neurria eramango astearte honetako Ministroen Kontseilura.
Ez dago datarik zehaztuta, hurrengo bilerarako, EFEri Lan Ministerioko iturriek esan diotenez. Espainiako Gobernuaren iritziz, astelehen honetako bileran aurrera egin dute,; berretsi dutenez, patronalari eta sindikatuei aurkeztutako dokumentua proposamena besterik ez da.
Langileak aldi baterako espedienteetan dituzten enpresei Gizarte Segurantzarentzako kuotak ordaintzetik gabetzea da Espainiako Lan Ministerioaren asmoa, baina laguntzak modu progresiboan murriztu nahi dituzte, uztailean, abuztuan eta irailean, eta lehentasuna eman nahi dio langileak lanera bueltatzeari.
"Ez da itxi jarrera komunik. Aste honetan zehar, negoziatzen jarraituko dugu. Gobernuak bermatu digu asteartean ez dutela onartuko Ministroen Kontseiluan", esan du Unai Sordo CC. OO. sindikatuko idazkari nagusiak, bilera amaituta komunikabideei helarazitako adierazpenetan.
Gizarte-elkarrizketako beste iturri batzuek, aldiz, esan dute Pedro Sanchezen Gobernua oso gutxi mugitu dela bere planteamendutik, eta ez duela ematen aukera handirik izango denik proposamena hobetzeko, gizarte-kotizazioak murrizteari lotuta.
Izan ere, Espainiako Gobernuak errege lege dekretuaren zirriborro bat helarazi die gizarte-eragileei. Zirriborro horretan, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak (ABEEE) horiek eragindako jardueraren murrizketek iraun arte eta, gehienez jota, irailaren 30era arte luzatzea planteatzen du. Sindikatuek eta enpresek, berriz, abenduaren 31ra arte luzatzeko eskatzen dute. Oraingoz, ekainaren 30era arte dago indarrean COVID-19arekin lotutako ABEEE horien erregulazioa.
Halaber, Espainiako Gobernuak irailaren 30era arte mantenduko du arrazoi objektiboengatik kaleratzeko ezarri zuen "debekua", eta, horrek, praktikan, kalte-ordaina 33 egunera igotzea dakar lan egindako urte bakoitzeko. Aldi berean, aldi baterako kontratuen etetea ere irailaren 30era arte eustea proposatzen du, baita prestakuntzakoak, errelebokoak eta bitartekotasunekoak ere. Horrek, "de facto", kontratu horiek luzatzea dakar, nahiz eta enpresaburuak deuseztatu nahi izan.
Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteei dagokienez, Gobernuaren testuak ezartzen du COVID-19tik eratorritako ezinbesteko espedienteek indarrean jarraituko dutela enpresen jarduera osoa eragozten edo mugatzen duten murrizketak dauden bitartean. Murrizketa horien artean sartzen dira mugikortasunaren mugak, edukiera eta baliokideak, eta koronabirusari lotutako prebentzio- eta euste-neurriak. Nolanahi ere, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente horien indarraldia irailaren 30ean amaituko da.
Exekutiboaren zirriborroaren arabera, enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpeko enpresek eta erakundeek langileak berriro laneratu beharko dituzte. Eginbide horretan, lanaldiaren murrizketari dagokionez doikuntzak lehenetsiko dituzte, eta ezin izango da aparteko ordurik egin, ez eta kontratazio berririk hitzartu ere, enpresak langileren bat baldin badu lan-erregulazioko txostenpean.
Maiatzean eta ekainean baino kuota-salbuespen txikiagoak
Uztailaren 1etik aurrera jarduerara itzultzen diren langileen kasuan, enpresak enpresa-kuotaren % 60ko salbuespena izango du uztailean, % 50ekoa abuztuan eta % 40koa irailean, aurtengo otsailaren 29an 50 langile baino gutxiago izanez gero. 50 langile baino gehiago izatekotan, salbuespena % 35ekoa izango da uztailean, % 25ekoa abuztuan eta % 15ekoa irailean.
Uztailaren 1etik etenda jarraitzen duten langileen kasuan, hau da, lan-erregulazioko espedientearekin jarraitzen dutenen kasuan, Gobernuaren zirriborroaren arabera, enpresa-salbuespena % 35ekoa izango da uztailean, % 25ekoa abuztuan eta % 15ekoa irailean, 50 langile baino gutxiago dituztenen kasuan. 50 baino gehiago badituzte, % 20koa izango da salbuespena uztailean, % 10ekoa abuztuan eta % 5ekoa irailean. Kasu horretan, salbuespena aplikatuko zaie enpresa-ekarpena eta baterako bilketaren kuotak ordaintzeari.
Ehuneko horiek maiatzerako eta ekainerako ezarri zirenak baino txikiagoak dira (% 30 eta % 60 artekoak, enpresak 2020ko otsailaren 29an zuen langile kopuruaren arabera).
Antolaketa-, ekonomia-, teknika- edo ekoizpen-arrazoiengatik dekretu berria indarrean jarri ondoren hasten diren lan-erregulazioko espedienteei martxoaren 17ko araudian ezarritako ezaugarri bereziak aplikatuko zaizkie. Gainera, azken horiek ezinbesteko arrazoiren bat indarrean dagoen bitartean izapidetu ahal izango dira.
Dekretuaren zirriborroan, Espainiako Gobernuak irailaren 30era arte luzatzen du 'Mecuida' plana. Plan horren bidez, ezkontidea edo izatezko bikotekidea zaintzeko eginbeharrak egiaztatzen dituzten besteren konturako langileek, bai eta bigarren mailara arteko odol-ahaidetasuna duten senitartekoek ere, lanaldia egokitzeko edota murrizteko eskubidea izango dute, baldin eta COVID-19aren kodearen transmisio komunitarioa saihesteko beharrezkoak diren jarduketekin lotutako aparteko inguruabarrak gertatzen badira.
Salbuespenezko inguruabar horiek gertatzen direla ulertuko da, besteak beste, COVID-19aren ondorio zuzen gisa, langilearen presentzia beharrezkoa denean senide horien zaintza pertsonal eta zuzenerako, eta ikastetxeak edo beste edozein motatako ikastetxeek itxita jarraitzen dutenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko San Mameseko zabalgunean
Athletic-Betis partidaren atarian lan erregulazioa eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera borondatezko bajei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute eta zalantzak dituzte 301 langileek izena eman ote duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.