Elkarretaratzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gehiengo sindikalak kamioilari baten lan-istripua salatu du Irunen

18:00 - 20:00
Gehiengo sindikalak kamioilari baten lan-istripua salatu du Irunen
ELAk, LABek, ESKek, Steilasek, y EHNEk garraiolari baten istripu hilgarria salatu dute gaur. Elkarretaratzea Irunen izan da, ostegunean langileak ezbeharra izan zuen tokitik gertu.

Albiste gehiago ekonomia

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maider Etxebarria: 'Lorezainen grebak kalkulu politikoengatik jarraitzen du, eta ez lan arazoengatik'

Maider Etxebarria Gasteizko alkateak, Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, adierazi du gaur PRECOn akordio batera iristea nahi duela, ulertezina iruditzen zaiolako greba bat hainbeste luzatzea. Era berean, ziurtatu du proposamen bat egon dela mahai gainean, eta sindikatuek baztertu egin dutela, kalkulu politikoengatik, laneko arazoak kontuan hartu gabe.

Bingen Zupiria Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bingen Zupiria, Ertzaintzaren lan-eskaintza publikoaz: "Ertzain izateko ikasi egin behar da eta agian batzuek ez dute behar beste ikasi"

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azpimarratu duenez, Ertzaintzarako lan-eskaintza publikoko azterketak prestatu dituztenek ez dute inolako hanka-sartzerik egin. Poliziagaien % 90ek ez dute gainditu azterketa, eta Zupiriaren esanetan, hori gertatu da askok azterketa eredu bakar bat prestatu dutelako, "kontuan hartu gabe eredu gehiago egon daitezkeela". Halaber, argi adierazi du hurrengo 30 urteetarako agenteak prestatuko direla orain, eta exijenteak izango direla.

Gehiago kargatu