Pandemia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Krisia gainditzeko aberatsei aldi baterako zerga bat ezartzea proposatu du NDFk

Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, herrialde guztiek "covid tasa" bat sortu beharko lukete, errentarik altuenak dituztenek pandemiak eragindako krisia ekonomikoa gainditzen lagundu dezaten.
Krisitalina Georgieva Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendaria.
Krisitalina Georgieva Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendaria. Artxiboko argazkia: EFE

Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) errentarik altuenak dituztenei aldi baterako zerga bat ezartzea proposatu du, koronabirusaren pandemiak eragindako krisi sanitario eta sozio-ekonomikoari aurre egin ahal izateko, defizitak eta zorrak gora egin duela kontuan hartuta.

"Pandemiari lotutako beharrizanei aurre egiteko eta susperraldi ekonomikoa abiatzeko, agintariek aldi baterako zerga bat ezarri beharko liekete errentarik altuenak dituzten herritarrei eta aberatsei", adierazi du Vitor Gaspar Nazioarteko Diru Funtseko zerga gaietarako departamentuko zuzendariak asteazken honetan egindako agerraldian.  

"Gizartean lehendik existitzen ziren ezberdintasunak areagotu egin ditu pandemiak, eta horrek zatiketa soziala eta politikoa eragin dezake", ohartarazi du.

Nazioarteko Diru Funtsak gaur aurkeztu duen txostenean aipatzen du politika fiskalaren bidez atzeraldi ekonomiko larriagoak eta enplegu galera handiagoak ekiditea lortu izan dela orain arte. Hala ere, defizit eta zor publikoaren gorakada aurrekaririk gabekoa izaten ari dela azpimarratu du.  

Oro har, 2020ko Barne Produktu Gordinarekin alderatuta, batez besteko defizita % 11,7koa izan zen iaz ekonomia aurreratuetan; % 9,8koa susperraldian dauden herrialdeetan; eta % 5,5ekoa herrialde txiroenetan.

Nazioarteko Diru Funtsak asanblada telematikoa egin du asteazken honetan Munduko Bankuarekin batera bere txostena aurkezteko. Ekonomia globalak % 6ko igoera izango duela aurreikusi du, Txinak eta Ameriketako Estatu Batuek izan duten hobekuntzak bultzatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X