LAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Huerta de Peraltako greba bertan behera, LAB eta zuzendaritza ados jarri ondoren

Enpresako zuzendaritzak "lan giroa hobetzeko neurri zehatzak onartu izanari esker" gertu da bertan behera greba. Hala, Enpresako Akordioaren negoziaketari berrekingo diote.
2019ko urtarrilean Huerta de Peraltako langileek Iruñean egin zuten protesta baten artxiboko irudia.
2019ko urtarrilean Huerta de Peraltako langileek Iruñean egin zuten protesta baten artxiboko irudia.

LAB sindikatuak bertan behera utzi du maiatzaren 3rako eta 5erako deitutako greba deialdia, zuzendaritzak "lan giroa hobetzeko neurri zehatzak onartu eta gero".

Sindikatuak ohar baten bidez jakitera eman duenez, "enpresak langile gehienei ematen dizkien tratu txarrak" salatu nahi zituzten grebaren bidez, baita "langileen eskariak kontuan izango dituen eragikortasun orokorrerako akordioa egitea" ere.

Dena dela, enpresak hainbat eskari onartu eta gero, mobilizazioa bertan behar utzi eta Enpresako Akordioa negoziatzeko prozesuari berrikiteko aukera ireki da, eta "pozik" agertu da LAB hori dela eta.

Akordioaren baitan, zuzendaritzaren eta langileen arteko komunikazioa errazteko bideak adostu dira, gatazka egoera saihesteko, eta hala, Huerta de Peraltan "lan harremanek azken garaiotan izan duten tentsioa arintzea" espero dute.

Greba bertan behera utzi eta gero, lan zentroan diharduten langileen baldintzak arautzeko negoziaketei berrekingo diete. LABek Enpresa Akordioa defendatzen jarraituko du, Nafarroako Nekazaritza eta Abeltzaintzza Hitzarmen Kolektiboa hobetzeko helburuz.

Aurrez ere izan dira gatazkak Huerta de Peralta enpresan. 2018ko abenduaren 26tik 2019ko urtarrilaren 22ra greban egon ziren langileak hitzarmena ez betetzeagatik enpresak zor zien dirua eskatzeko eta Enpresako Akordioa egiteko negoziaketa zabaltzea eskatzeko. Tarte horretan lau kaleratze izan ziren: bi berriz ere lanera itzuli ziren, beste bati kalteordaina eman zitzaion eta laugarrena epaitegiaren erabakiaren zain geratu zen. Bi aldeen akordioarekin amaitu zen greba urtarrilaren 22n.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X