Argindarraren prezioak gora egin du berriro, eta maximo historikoetara hurbiltzen ari da
Handizkako merkatuan, argindarraren batezbesteko salneurria megawatt orduko 106,27 eurokoa izango da astearte honetan, historiako bigarren garestiena, astelehenekoarekin alderatuta % 3 garestituz, hain zuzen.
Konkretuki, uztailaren 21ean soilik izan zuen argindarrak salneurri garestiago bat: megawatt orduko 106,57 euro, OMIEko datuen arabera.
Gas naturalaren garestitzeak eta isurtzeko eskubideen salneurri altuek igoera eragin dutela diote oraingoan.
Zehazki, isurtzeko eskubideak tonako ia 54 eurora arte garestitu dira, urte hasieran prezioa 33 euro ingurukoa zenean. Bitartean, gas naturala megawatt orduko 41,3 eurotan dago jadanik, Mibgasek jakitera eman duenez.
Energiaren prezioak fakturaren % 24 inguru suposatzen du; % 50-55 bidesariak (garraio eta hornidura sareak), karguak (berriztagarriak, tarifa defizita) eta gainerako zergak dira.
Kontsumitzaile arrunt baten argindar faktura % 36,2 garestitu da uztailean, iazko hilabete berdinarekin alderatuta. 85,34 euroko faktura jaso du, Facua kontsumitzaileen elkarteak zehaztu duenez.
Horrela, uztailaren 1etik 31ra aplikatutako tarifekin, erabiltzaile arrunt batek 2020ko uztailean baino 22,67 euro gehiago ordainduko ditu. Orduan faktura 62,67 eurokoa izan zen.
BEZaren beherakadak igoera zertxobait arindu du
Megawattaren batezbesteko prezioa 45 euroren gainetik dagoen bitartean, BEZ % 10ean izateak 8,54 eurotan arinduko du argindarraren igoera, abendura arte behintzat. % 21eko BEZ aplikatzen jarraituko balitz, fakturak marka guztiak hautsiko lituzke, 93,88 euro ordainduz, elkarteak egindako kalkuluen arabera.
Horrela, kontsumitzaile arrunt batentzako historiako hirugarren faktura garestiena izan da uztailekoa. Orain arte, bost fakturarik garestienak hauek izan dira: 88,66 euro 2021ko lehen hiruhilekoan; 87,81 euro 2017ko urtarrilean, 85,34 euro uztailean, 83,55 euro 2018ko irailean eta 82,13 euro 2021eko maiatzean.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko San Mameseko zabalgunean
Athletic-Betis partidaren atarian lan erregulazioa eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera borondatezko bajei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute eta zalantzak dituzte 301 langileek izena eman ote duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.