Ministro Kontseiluak Lanbidearteko Gutxieneko Soldata hilean 965 eurora igotzea onartu du
Ministro Kontseiluak onartu egin du Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) 15 eurotan igotzea, hilean 965 eurora arte hamalau ordainsaritan; neurria irailaren 1etik egingo da indarrean.
Yolanda Díaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan eta Gizarte-ekonomiako ministrak, Ministro Kontseilu osteko prentsaurrekoan azpimarratu du ekonomiaren berreskuratzek bidezko baten testuinguruan kokatzen dela neurri hau. "Soldatak igotzea ez da soilik babes sozialerako neurri bat, Espainiako Bankuak dioen moduan, baizik eta eraginkortasun ekonomikoaren eta Espainiako ekonomiaren funtzionamendu onaren uste sendoan datza", azpimarratu du.
Gobernuak eta sindikatuek duela bi aste itxi zuten akordioa eta patronalak ez zuen onartu. Neurri hori Lanbidearteko Gutxieneko Soldata Aztertzeko Aholku Batzordearen proposamenari jarraituz aplikatzen da; izan ere, Batzorde horrek 12 eta 19 euro arteko tartea proposatzen zuen hilean.
Halaber, aldeek konpromisoa hartu zuten 2022ko eta 2023ko "errebisio maillakatuaren ondotik" LGS batez besteko soldataren % 60 izan zedin legegintzaldia amaitu baino lehen, Espainiak sinatutako Europako Gutun Sozialean eta koalizio-gobernuak agindu bezala.
CEOE eta Cepyme enpresa-erakundeak akordiotik kanpo geratu ziren, uste baitute ez dela gutxieneko soldata igotzeko unea, Espainiako ekonomia susperraldiaren hasieran dagoelako eta enplegua sortzeari kalte egin diezaiokeelako.
Hala eta guztiz ere, Diazek eskerrak eman dizkie eragile sozialei hilabete hauetan egindako lanagatik.
Igoera hori onartu ostean, Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak aurreratu du elkarrizketa sozialerako mahaia "berehala" hasiko dela lanean, 2023ra arte LGSren igoeren bidea beteko dela bermatzeko, 12 adituk osatutako batzordeak berriki diseinatutako plangintzaren bidetik.
Gainera, Alemaniako hauteskundeetako sozialdemokraten garaipenarekin, Europako gutxieneko soldaten zuzentarauak aurrera egitea espero du Diazek; nahiz eta onartu duen badieral, gaur egun, Europa iparraldeko herrialdeekin desadostasunak.
Diazek aurreko igoerak defendatu ditu, 2019koa, esaterako; orduan lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) % 22 igo zen, hilean 950 euroraino. "Espainiak genero-arrakala bi puntu murriztea ekarri zuen, eta soldata txikienak dituztenek, batez ere emakumeek eta gazteek, beren soldata-errentak hobetzea ekarri zuen" .Gainera, azpimarratu du "LGS igotzeak apokalipsia eragingo zuela iragarri zuten haiei" zientifikoki frogatu zaiela oker zebiltzala.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko San Mameseko zabalgunean
Athletic-Betis partidaren atarian lan erregulazioa eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera borondatezko bajei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute eta zalantzak dituzte 301 langileek izena eman ote duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.