Estatistika datu berriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pandemia osteko hazkundea iragarritakoa baino handiagoa izan zen: % 6,4koa 2021ean, eta % 5,8koa, 2022an

Azken bi urteotako BPGren datuak berrikusi ditu Espainiako Estatistika Institutuak, eta kalkulu berrien arabera, 2022an gainditu zuen Espainiako ekonomiak pandemiak eragindako zuloa.
Langile bat denda bat garbitzen.
Ekonomia 2022an berreskuratu zen, datu berrien arabera. Artxiboko argazkia: EFE

2020ko pandemiak ekonomian eragindako zartakoaren osteko hazkundea aurrez iragarritakoa baino handiagoa izan zen, INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakitera eman dituen datuen arabera. Hartara, Barne Produktu Gordina (BPG) % 6,4 hazi zen 2021ean (aurrez esandakoa baino 0,9 puntu gehiago), eta % 5,8, 2022an (0,3 puntu gehiago). Kalkulu berri horien arabera, Espainiak 2022an berreskuratu zuen pandemian galdutako aberastasuna. 

2020ko BPGaren datua ere berrikusi du INEk, eta aurrez jakinarazitako datua baino 0,1 puntu gutxiagokoa izan zela zehaztu. Horrenbestez, jaitsiera % 11,2koa izan zen, Espainiako ekonomiak historia modernoan izandako atzeraldi handiena, hain zuzen. 

Gai Ekonomikoetarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioak ohar bidez nabarmendu duenez, "kontsumo pribatuak, atzerriko sektorearen bilakaera onak eta industriaren eta jardun profesional eta zientifikoaren portaera hobeak bultzatu dute azken bi urteotako hazkundea". 

2022ko datu berrien arabera, etxeko kontsumoa handiagoa izan zen (% 3,4koa, hasieran aipatutako % 3ren ordez) eta inbertsioaren hazkundea txikiagoa (% 1,4, % 3,5ren ordez). Era berean, esportazioak hazi egin ziren (% 15,2, %14,4ren ordez).

2021ri dagokionez, etxeko kontsumoak % 7,1 egin zuen gora (% 6koa izan zela jakinarazi zuten), eta inbertsioak, % 9,4 (lehen estimazioaren arabera, % 5,9). 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X