SOLDATA-KOSTUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadik Estatuko bigarren soldata-kosturik altuena izan du urteko lehen hiruhilekoan

Euskadin, soldaten kostua 2.543,50 eurokoa izan da lehen hiruhilekoan, eta Espainian, berriz, batez bestekoa 2.290,46 eurokoa.
Emakume bat lanean

INEk jakitera eman dituen datuen arabera, Euskadik 2.543,50 euroko soldata-kostua izan du da aurtengo lehen hiruhilekoan, bigarren altuena Madrilen atzetik eta Estatuko batez bestekoa aise gaindituz (2.290,46 euro).

Lan-kostu osoari dagokionez —soldataz gain, gizarte-kotizazioak eta beste gastu batzuk ere sartzen dira—, euskal enpresek langile bakoitzeko hilean batez beste 3.538,16 euro hartu zituzten beren gain. Estatu mailan, batez besteko lan-kostua 3.124,55 eurokoa izan zen, % 3,8ko igoerarekin aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, eta % 1eko igoerarekin aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Soldataz kanpoko kostuei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoa ere batez bestekoaren gainetik egon zen, 994,66 eurorekin, Estatu osoko 834,09 euroen aldean.

Lanaldiari dagokionez, EAEko langileek 147,3 ordu hitzartu zituzten batez beste hilean, Estatu osoan erregistratutako 151 orduen azpitik, alegia. Eta lan egin gabekoak, 20,6 ordu.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X