Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost langile zauritu dira, horietako bi larri, Bilboko Superportuan izandako eztanda baten ondorioz

Leherketa 17:10ean izan da, ASK Chemicals enpresan, magnesio-hautsa zuen silo batean, garbiketa eta hustuketa lanak egiten ari zirela.

Bost langilek erredurak izan dituzte gaur arratsaldean, horietako bi larri, Bilboko Superportuan, Zierbenan, dagoen enpresa kimiko batean izandako deflagrazio baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Leherketa 17:10 aldera gertatu da ASK Chemicals enpresan, magnesio-hautsa zuen silo batean. Dirudienez, garbiketa eta hustuketa lanak egiten ari ziren, baina ez da suterik izan.

Suhiltzaileak, anbulantziak, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta Eusko Jaurlaritzako larrialdietako teknikari bat bertaratu dira. Anbulantziek Gurutzetako ospitalera eraman dituzte zauritu guztiak, eta horietako hiruk erredura arinak baino ez dituzte eskuetan. Bik, aldiz, erredura larriak dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X