AURREKONTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

3.346 milioiko aurrekontua aurkeztu du Hezkuntza Sailak, langileen arlora eta inklusio-programetara bideratutakoa nabarmenduz

Begoña Pedrosak "funtsezko zerbitzu publikoak indartzea" bilatzen duten kontuak aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean, "herritarren benetako arazoetan arreta jarriz".

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 3.346,5 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an, aurtengoa baino % 3 handiagoa. Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak astearte arratsaldean aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean bere saileko kontuen proiektua eta hainbat alor nabarmendu ditu, hala nola, langileen alorrean egingo den igoera eta inklusio-programetara, azpiegituretara eta lanbide-heziketako programetara bideratuko den diru kopurua. 

Sailburuaren hitzetaln, aurrekontu hauen bidez, "funtsezko zerbitzu publikoak indartu nahi dira, herritarren benetako arazoetan arreta jarriz".

Pedrosak azpimarratu nahi izan du langileei zuzendutako partida % 4,84 haziko da 2025ekoarekin alderatuta. Langileen "lan-baldintzak hobetzeko eta plantillak indartzeko" erabiliko da diru hori. Hala, azaldu du ikasturte honetarako 700 plaza baino gehiago sortu direla ikastetxe publikoetan, hainbat erronkari erantzun ahal izateko; besteak beste, aniztasuna, hizkuntza-premiak, ikasle etorri berrien harrera, errefortzu programak eta lanbide-heziketaren aldeko apustua.

Era berean, inklusio-politiketan eta aniztasunari erantzuteko politiketan 302,5 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusten da 2026an, aurreko urtean baino % 5 gehiago. Batik bat baliabide pertsonalak eta materialak indartzeko izango da.

Bestalde, azpiegituretarako partida 130,5 milioi eurokoa izango da. Hezkuntza Eraiki 2030 planaren barruan eraikuntza berriak, hobekuntza-obrak eta ekipamendua egiteko erabiliko da.

2026an zehar, Lanbide Heziketako 2030erako Euskal Estrategia berria ere jarriko da abian. 65 milioi euroko hasierako inbertsioa izango du, baina indarrean egongo den bitartean 325 baino gehiago mobilizatuko direla aurreikusten da..

Beka eta zerbitzu osagarrietarako funtsak 151 milioi eurokoak izango dira 2026an, aurten baino % 9,7 gehiago.

Haurreskolak partzuergoaren finantzaketa 8,6 milioi euro handituko da, % 11,2.

Legebiltzarreko talde parlamentarioen txandan, EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari aurpegiratu dio Hezkuntzako aurrekontuaren igoera 2026rako kontu publikoen igoeraren batez besteko orokorra baino txikiagoa dela. Haien ustetan, horrek adierazten du "ez dela nahikoa" herriak duen "erronka kolosalari aurre egiteko".

Alderdi Popularrak, bere aldetik, euskalduntzera bideratutako aurrekontuaren murrizketa azpimarratu du eta ikasleen baliabideak berritzeko beharra planteatu du.

Azkenik, Sumarrek adierazi duenez, aurrekontu hauek "ez dute eskola publikoa erdigunean jartzen". "Hezkuntza pribatu-kontzertatuak pribilegiozko egoera" izaten jarraitzen duela salatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X