Hiru familitik batek zailtasunak ditu hil bukaerara heltzeko, EAEn
Krisi ekonomikoaren ondorioz, EAEko familien herenak elikagaiak erosteko arazoak izan zituen 2009an; % 30,1ak, berriz, "zailtasunak" izan zituen hil amaierara heltzeko. Gainera, % 19ak uste du hiriko segurtasunari dagokionez (lapurretak eta erasoak, esaterako) gabeziak daudela.
'Euskal Autonomia Erkidegoko Bizi-baldintzak 2009' izeneko ikerketatik ateratzen diren ondorioetako batzuk dira. Emaitzak gaur aurkeztu ditu Eustatek.
Txostenak erakusten duenez, lau familietatik batek (% 24,9) murrizketa ekonomikoak izan ditu, batez ere aisialdiaren kasuan eta arropak eta oinetakoak erosterakoan. Horietatik laurden batek, berriz, elikagaiak erosteko arazoak pairatu ditu.
2004an janaria erosteko arazoak zituzten familien % 40tan erreferentziazko pertsona langabezian zegoen; 2009 proportzio hori % 57koa izan zen.
Hiru familitik batek (% 30,1) "zailtasunak" izan zituen hil amaierara heltzeko eta % 42,4k uste dute euren egoera ekonomikoa duela hiru urtekoa baino okerragoa dela. Erreferentziazko pertsona langabezia duten familiek sofritu dute gehien, % 72ak, hain zuzen ere.
Bestalde, 2004-2009 urteen artean, delikuentzia arazoak ugaritu egin direla uste duten familien kopurua sei puntu hazi da; arazo etnikoak eta etxebizitzetan egindako lapurretak ugaritu direla uste duten familien kopurua, aldiz, bi puntu hazi da.
Alkoholak, drogak eta agresibitateak eragindako arazoen gaineko iritziak ere aldatu egin dira eta portzentaiak 3,2 puntuko beherakada izan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.