Hondarribiko Alardea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Herrizaingo Sailak ohiko ibilbidea debekatu dio alarde mistoari

Hain zuzen ere, entseguen egunean San Pedro kaletik eta alardearen egunean Harresilanda kaletik pasatzea debekatu dio, duela lau urte Udaltzaingoak egindako txosten bat oinarri.
Jaizkibel konpainia, euritako beltzen artean 2009ko alardean
Jaizkibel konpainia, euritako beltzen artean 2009ko alardean

Herrizaingo Sailak debekatu egin dio Jaizkibel konpainiari, konpainia mistoari alegia, Hondarribiko alardearen ohiko bidea egitea.

Berria egunkariak jakinarazi duenez, gizonak zein emakumeak dituen konpainia bakarrari hainbat kaletatik pasatzea debekatu dio, 2007. urtean udaltzainek egindako txostan bat oinarri. Txosten horretan, liskarrak izan zirela esan zuten poliziek.

Hori horrela, larunbatean hasiko diren entseguetan, Jaizkibel konpainiak ezingo du San Pedro kaletik pasa, ezta desfile egunean Harresilanda kaletik ere.

Konpainia mistoak harriduraz hartu du erabakia, eta helegitea aurkeztu du. Izan ere, bere esanetan, "lotsagarria" da eta "15 urte atzera" egitea dakar.

Halaber, erabakia duela lau urteko txosten batean oinarrtzea "zentzugabea" dela iritzi dio.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X