2011ko abuztua, euskal turismoaren historiako hilabeterik onena
2011ko abuztua euskal turismoaren historiako hilabeterik onena izan da. Hori erakutsi dute Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur emandako datuek; izan ere, datu horien arabera, joan den hilabetean 267.145 bidaiari iritsi ziren Euskadiko hoteletara. Horrek esan nahi du 2010eko abuztuan baino % 0,4 gehiago izan direla; orain arte zifra hori zen errekor historikoa, bisitarien sarrerari dagokionez. Datu positibo horrez gain, gaualdi kopurua ere orain arteko onena izan da: aurtengo abuztuan 579.332 gaualdi izan ziren.
Eustatek gaur ezagutzera eman dituen azken emaitza horiek egiaztatzen dute 2011n ere jarraitzen duela Euskadiko turismoaren goranzko joerak. Azken 26 hilabeteetan, Euskadiko turismoa hazi egin da, eta 2011. urteari dagokionez, lehenengo zortzi hilabeteetan % 5,8 igo da turisten sarrera kopurua eta % +7,1 gaualdi kopurua.
Lehenengo zortzi hilabete hauek igaro ondoren, honako hau nabarmendu behar da: atzerriko turismoaren portaera hobea da, turismo nazionala baino gehiago ari baita igotzen aurten. Sarrerei dagokienez, % 6,3ko igoera izan da, eta gaualdi kopuruari dagokionez, berriz, % 9,8koa. Bestalde, Estatuko bisitarien sarrera kopurua % +5,6 igo da, eta Espainiako turisten gaualdi kopurua, berriz, % 5,9.
Ekainetik abuztura bitarteko hilabeteak
Udako kanpainaren balantzea irailera arte egingo ez den arren, udako lehenengo hiru hilabeteetan ikusi da Euskadi igo egin dela helmuga turistiko gisa: % 5,5 bidaiarien sarrera kopurua aintzat hartzen badugu, eta % 6,4 gaualdi kopurua kontuan hartuta.
Euskadira iritsi diren atzerritarrei dagokionez, hazkunderako joera ere egonkortu egin da udako hilabete hauetan, bisitarien sarrera kopurua % 7,8 igo delako eta gaualdi kopurua % 10,2. Estatuko bisitarien sarrera kopuruari eta gaualdi kopuruari dagokionez, % 4,1eko eta % 4,4ko igoerak izan dira, hurrenez hurren.
Euskadi, 'Esperientzia-helbidea'
Eusko Jaurlaritzak 20 esperientzia baino gehiago abiarazi izanarekin uztartzen dira datu bikain horiek, eta esperientzia horiek gaur aurkeztuko ditu Turismoko zuzendari Isabel Muela andreak Ordizian. Euskal Turismoaren 2010-2013 aldiko Lehiakortasun eta Berrikuntza Planaren aurkezpenaren ondoren, ekimen horiek abiarazi dira turistei elementu erakargarri berriak eskaintzeko, eta bisitari guztien eskura daude Eusko Jaurlaritzaren www.euskaditurismo.net turismo-atarian. Ekimen horiekin, bisitarien eskari berrietara egokitzen da eskaintza, paisaiak ikuste eta ibilbideak egite hutsa baino zerbait gehiago bilatzen baitute bisitariek, Euskadiko hainbat leku eta bizimodu hurbiletik ezagutzeko asmoarekin. Helburua bisitarien leialtasuna handitzea da.
2011ko abuztua euskal turismoaren historiako hilabeterik onena izan da. Hori erakutsi dute Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur emandako datuek; izan ere, datu horien arabera, joan den hilabetean 267.145 bidaiari iritsi ziren Euskadiko hoteletara. Horrek esan nahi du 2010eko abuztuan baino % 0,4 gehiago izan direla; orain arte zifra hori zen errekor historikoa, bisitarien sarrerari dagokionez. Datu positibo horrez gain, gaualdi kopurua ere orain arteko onena izan da: aurtengo abuztuan 579.332 gaualdi izan ziren.Eustatek gaur ezagutzera eman dituen azken emaitza horiek egiaztatzen dute 2011n ere jarraitzen duela Euskadiko turismoaren goranzko joerak. Azken 26 hilabeteetan, Euskadiko turismoa hazi egin da, eta 2011. urteari dagokionez, lehenengo zortzi hilabeteetan % 5,8 igo da turisten sarrera kopurua eta % +7,1 gaualdi kopurua.Lehenengo zortzi hilabete hauek igaro ondoren, honako hau nabarmendu behar da: atzerriko turismoaren portaera hobea da, turismo nazionala baino gehiago ari baita igotzen aurten. Sarrerei dagokienez, % 6,3ko igoera izan da, eta gaualdi kopuruari dagokionez, berriz, % 9,8koa. Bestalde, Estatuko bisitarien sarrera kopurua % +5,6 igo da, eta Espainiako turisten gaualdi kopurua, berriz, % 5,9.Ekainetik abuztura bitarteko hilabeteakUdako kanpainaren balantzea irailera arte egingo ez den arren, udako lehenengo hiru hilabeteetan ikusi da Euskadi igo egin dela helmuga turistiko gisa: % 5,5 bidaiarien sarrera kopurua aintzat hartzen badugu, eta % 6,4 gaualdi kopurua kontuan hartuta. Euskadira iritsi diren atzerritarrei dagokionez, hazkunderako joera ere egonkortu egin da udako hilabete hauetan, bisitarien sarrera kopurua % 7,8 igo delako eta gaualdi kopurua % 10,2. Estatuko bisitarien sarrera kopuruari eta gaualdi kopuruari dagokionez, % 4,1eko eta % 4,4ko igoerak izan dira, hurrenez hurren.Euskadi, 'Esperientzia-helbidea'Eusko Jaurlaritzak 20 esperientzia baino gehiago abiarazi izanarekin uztartzen dira datu bikain horiek, eta esperientzia horiek gaur aurkeztuko ditu Turismoko zuzendari Isabel Muela andreak Ordizian. Euskal Turismoaren 2010-2013 aldiko Lehiakortasun eta Berrikuntza Planaren aurkezpenaren ondoren, ekimen horiek abiarazi dira turistei elementu erakargarri berriak eskaintzeko, eta bisitari guztien eskura daude Eusko Jaurlaritzaren www.euskaditurismo.net turismo-atarian. Ekimen horiekin, bisitarien eskari berrietara egokitzen da eskaintza, paisaiak ikuste eta ibilbideak egite hutsa baino zerbait gehiago bilatzen baitute bisitariek, Euskadiko hainbat leku eta bizimodu hurbiletik ezagutzeko asmoarekin. Helburua bisitarien leialtasuna handitzea da.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.