Eustaten datuen arabera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaiotza kopurua igo egin da Euskadin

2011ko lehenengo hiru hilabeteetan, 5.032ra igo zen jaiotza kopurua Euskal Autonomia Erkidegoan.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) jaiotza kopurua igo egin da 2011ko lehenengo hiruhilabetean; 5.032 izan dira. Iazko epe berarekin alderatuz gero, % 0,2 igo da.

Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) iragarri duenez, Araban (% 2,1) eta Gipuzkoan (% 1,5) jaitsi egin da jaiotza kopurua; Bizkaian, aldiz, % 2 igo da. Araban 792 ume jaio ziren, Bizkaian 2.552 eta Gipuzkoan 1.688.

30 eta 34 urte arteko amek egin dituzte erditzeen % 41,7; emakumeen % 32,7k 35-39 urte artean zituzten, eta % 13,_8k 25 eta 29 urte artean.

40 urtetik gora zituztela ama izan diren emakumezkoen kopurua % 8,6 jaitsi da, 2010eko hiruhileko berarekin alderatuz gero, eta 297 izan ziren. Emakume horiek izan dituzten jaioberriei kopuru osoaren % 5,9 dagokie, 25 urte baino gutxiago dituzten amen umeei dagokien ehuneko berbera.

Jaiotza ordenaren arabera, EAEn jaiotako umeen erdiak familiako lehenengo semea edo alaba izan dira (2.690); 1.922 ume (% 38,2) dagoeneko beste ume bat zegoen familietara iritsi dira, eta jaioberrien % 8,3k bi anai-arreba baino gehiago dituzte.

Ezkondu ez diren pertsonek izandako jaiotzek kopuru osoaren % 33,4 hartzen dute, 2,4 puntu gehiago 2010eko lehen hiruhilabetekoarekin alderatuta.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) jaiotza kopurua igo egin da 2011ko lehenengo hiruhilabetean; 5.032 izan dira. Iazko epe berarekin alderatuz gero, % 0,2 igo da.Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) iragarri duenez, Araban (% 2,1) eta Gipuzkoan (% 1,5) jaitsi egin da jaiotza kopurua; Bizkaian, aldiz, % 2 igo da. Araban 792 ume jaio ziren, Bizkaian 2.552 eta Gipuzkoan 1.688.30 eta 34 urte arteko amek egin dituzte erditzeen % 41,7; emakumeen % 32,7k 35-39 urte artean zituzten, eta % 13,_8k 25 eta 29 urte artean. 40 urtetik gora zituztela ama izan diren emakumezkoen kopurua % 8,6 jaitsi da, 2010eko hiruhileko berarekin alderatuz gero, eta 297 izan ziren. Emakume horiek izan dituzten jaioberriei kopuru osoaren % 5,9 dagokie, 25 urte baino gutxiago dituzten amen umeei dagokien ehuneko berbera.Jaiotza ordenaren arabera, EAEn jaiotako umeen erdiak familiako lehenengo semea edo alaba izan dira (2.690); 1.922 ume (% 38,2) dagoeneko beste ume bat zegoen familietara iritsi dira, eta jaioberrien % 8,3k bi anai-arreba baino gehiago dituzte. Ezkondu ez diren pertsonek izandako jaiotzek kopuru osoaren % 33,4 hartzen dute, 2,4 puntu gehiago 2010eko lehen hiruhilabetekoarekin alderatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X