Eurostaten datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako hamar herritarretik hiru ez dira inoiz Interneten sartu

Sarea inoiz erabili ez duten herritar kopuru handiena duten EBko lurraldeen zerrendan dago Espainia; Errumania, Bulgaria, Grezia eta Portugalekin batera.

16 eta 74 urteko herritarren artean % 29 ez dira inoiz Interneten sartu, Espainian. Zenbateko hori Europar Batasunako batezbestekoa baino bost puntu altuagoa da, Eurostat agentziak jakinarazi duenez.

Hala, Espainia, Sarea inoiz erabili ez duten herritar kopuru handiena duten herrialdeen zerrendan kokatuta dago, Errumania (% 54), Bulgaria (% 46), Grezia (% 45) eta Portugalen (% 41) atzetik.

Suedia dago zerrendaren beste muturrean, hau da, herritarren % 5 bakarrik ez da Interneten konektatu, Dinamarka (% 7) eta Herbehereak (% 7) eta Luxenburgoren daude atzetik.

16 eta 74 urteko herritarren artean % 29 ez dira inoiz Interneten sartu, Espainian. Zenbateko hori Europar Batasunako batezbestekoa baino bost puntu altuagoa da, Eurostat agentziak jakinarazi duenez. Hala, Espainia, Sarea inoiz erabili ez duten herritar kopuru handiena duten herrialdeen zerrendan kokatuta dago, Errumania (% 54), Bulgaria (% 46), Grezia (% 45) eta Portugalen (% 41) atzetik. Suedia dago zerrendaren beste muturrean, hau da, herritarren % 5 bakarrik ez da Interneten konektatu, Dinamarka (% 7) eta Herbehereak (% 7) eta Luxenburgoren daude atzetik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X