Berrikuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hanburgesa eta saltxitxa osasuntsuak Bizkaian ekoizten dira

Bizkaiko harakinen elkarteak (OkelBiz) hanburgesa eta saltxitxa osasuntsuak lantzen ditu, gehigarri kimikorik eta kontserbagarririk gabe eta euskal produktuekin.

Gaurtik aurrera posible izango da hanburgesak eta saltxitxak janda elikadura osasuntsua izatea; izan ere, OkelBiz Bizkaiko harakinen elkarteak hanburgesa eta saltxitxa naturalak sortzeko formula asmatu du.

"Elkartearen bilera batean sortu zen ideia. Eraberritzeko beharra genuen eta adin guztientzako produktu osasuntsu bat eskaintzea bururatu zitzaigun", azaldu du Alberto Izarzuazak Radio Euskadiko 'La Noche Despierta' saioan.

Gauzak horrela, AZTI-Tecnalia itsas eta elikagaien zentro teknologikoarekin jarri ziren harremanetan, biologoen laguntzarekin hanburgesa osasuntsuaren formula egiteko.

Baldintzak argiak ziren: "Gehigarri kimikorik eta kontserbagarririk ez zuen izan; haragi txikituak daraman kontserbagarri naturala bakarrik eramatea soilik onartzen dugu", zehaztu du Izarzuazak.

Bi hanburgesa mota

Gehigarri kimikorik gabe, hanburgesa osasuntsua da, baina ia ez du zaporerik. Alabaina, OkelBiz elkarteak euskal produktuak erabili ditu arazo horri irtenbidea emateko eta bi motatako hanburgesak eskainiko ditu: bizkaitarra eta atlantiarra.

Hanburgesa bizkaitarrak Idiazabalgo gazta eta Ibarrako pipermina daramatza gehigarri moduan; hanburgesa atlantiarrak, berriz, azeituna berdeak eta beltzak eta Lodosako piperrak daramatza. Bestalde, saltxitxa osasuntsua piperbeltz zuriarekin eta oliba-olioarekin egiten da.

Aipatu hanburgesak eta saltxitxak eguerdian aurkeztu dituzte Munguaiko San Antontxu azokan eta gaurtik aurrera formula berri hori OkelBiz elkartea osatzen duten harakin guztien artean zabalduko dute.

Gaurtik aurrera posible izango da hanburgesak eta saltxitxak janda elikadura osasuntsua izatea; izan ere, OkelBiz Bizkaiko harakinen elkarteak hanburgesa eta saltxitxa naturalak sortzeko formula asmatu du. "Elkartearen bilera batean sortu zen ideia. Eraberritzeko beharra genuen eta adin guztientzako produktu osasuntsu bat eskaintzea bururatu zitzaigun", azaldu du Alberto Izarzuazak Radio Euskadiko 'La Noche Despierta' saioan. Gauzak horrela, AZTI-Tecnalia itsas eta elikagaien zentro teknologikoarekin jarri ziren harremanetan, biologoen laguntzarekin hanburgesa osasuntsuaren formula egiteko. Baldintzak argiak ziren: "Gehigarri kimikorik eta kontserbagarririk ez zuen izan; haragi txikituak daraman kontserbagarri naturala bakarrik eramatea soilik onartzen dugu", zehaztu du Izarzuazak. Bi hanburgesa motaGehigarri kimikorik gabe, hanburgesa osasuntsua da, baina ia ez du zaporerik. Alabaina, OkelBiz elkarteak euskal produktuak erabili ditu arazo horri irtenbidea emateko eta bi motatako hanburgesak eskainiko ditu: bizkaitarra eta atlantiarra. Hanburgesa bizkaitarrak Idiazabalgo gazta eta Ibarrako pipermina daramatza gehigarri moduan; hanburgesa atlantiarrak, berriz, azeituna berdeak eta beltzak eta Lodosako piperrak daramatza. Bestalde, saltxitxa osasuntsua piperbeltz zuriarekin eta oliba-olioarekin egiten da. Aipatu hanburgesak eta saltxitxak eguerdian aurkeztu dituzte Munguaiko San Antontxu azokan eta gaurtik aurrera formula berri hori OkelBiz elkartea osatzen duten harakin guztien artean zabalduko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X