2010eko jaiotzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehen seme-alaba, 32 urterekin

2010ean 21.159 haur jaio ziren EAEn, aurreko urtean baino % 1,1 gehiago, Eustatek kaleratutako datuen arabera.

2010ean 21.159 haur jaio ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urtean baino % 1,1 gehiago, Eustatek kaleratutako datuen arabera. Atzerriko amen artean, % 5 hazi zen haurra izan duten emakumeen kopurua, eta gainerakoetan, berriz, % 0,4 baino ez.

Jaiotza-kopurua 1976an indartsu hasi zen beheraka EAEn, 80ko hamarkadan moteldu egin zen jaitsiera eta 1994an inoizko jaiotza kopururik txikiena izan zen. Ordutik, jaiotza-tasa apurka-apurka igotzen ari da, baina gorabeherekin, 1998an eta 2009an esaterako behera egin baitzuen.

Jaiotzak lurraldeka

2010ean Araban 3.346 haur jaio ziren, aurreko urtean baino % 3,8 gehiago; Bizkaian 10.598 ume jaio ziren, % 0,6 bakarrik hazi zen zenbatekoa; eta, azkenik, Gipuzkoan 215 jaiotza izan ziren, 2009an baino % 0,7 gehiago.

Jaiotza tasa, mila biztanleko 9,7an kokatu zen 2010ean, 60eko hamarkadako datuekin alderatuz gero oso baxua da, garai hartan, 1000 biztanleko 20 umekoa zen tasa.

2010ean izandako jaiotzen % 79an amek 30 urte edo gehiago zituzten. Erditze gehienak (% 42,5) 30 eta 34 urte arteko emakumeek izan zituzten. 35 urte baino gehiagoko amek izan zituzten erditze guztien % 36,3, eta % 15, berriz, 25 eta 29 urte artekoek.

32 urterekin, lehen seme-alaba

Lehen seme-alaba, 32 urterekin

2010ean EAEn lehen seme-alaba izan zuten amek batez beste 31,7 urte zituzten. 2010ean lehen aldiz ama izan ziren emakumeek, batez beste, 32,7 urte zituzten.

Eustaten datuen arabera, atzerritarrek goizago izaten dituzte seme-alabak. Horien % 54k 30 urte bete baino lehenago izaten dituzte.

2010ean 21.159 haur jaio ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urtean baino % 1,1 gehiago, Eustatek kaleratutako datuen arabera. Atzerriko amen artean, % 5 hazi zen haurra izan duten emakumeen kopurua, eta gainerakoetan, berriz, % 0,4 baino ez. Jaiotza-kopurua 1976an indartsu hasi zen beheraka EAEn, 80ko hamarkadan moteldu egin zen jaitsiera eta 1994an inoizko jaiotza kopururik txikiena izan zen. Ordutik, jaiotza-tasa apurka-apurka igotzen ari da, baina gorabeherekin, 1998an eta 2009an esaterako behera egin baitzuen. Jaiotzak lurraldeka2010ean Araban 3.346 haur jaio ziren, aurreko urtean baino % 3,8 gehiago; Bizkaian 10.598 ume jaio ziren, % 0,6 bakarrik hazi zen zenbatekoa; eta, azkenik, Gipuzkoan 215 jaiotza izan ziren, 2009an baino % 0,7 gehiago. Jaiotza tasa, mila biztanleko 9,7an kokatu zen 2010ean, 60eko hamarkadako datuekin alderatuz gero oso baxua da, garai hartan, 1000 biztanleko 20 umekoa zen tasa. 2010ean izandako jaiotzen % 79an amek 30 urte edo gehiago zituzten. Erditze gehienak (% 42,5) 30 eta 34 urte arteko emakumeek izan zituzten. 35 urte baino gehiagoko amek izan zituzten erditze guztien % 36,3, eta % 15, berriz, 25 eta 29 urte artekoek.32 urterekin, lehen seme-alabaLehen seme-alaba, 32 urterekin2010ean EAEn lehen seme-alaba izan zuten amek batez beste 31,7 urte zituzten. 2010ean lehen aldiz ama izan ziren emakumeek, batez beste, 32,7 urte zituzten.Eustaten datuen arabera, atzerritarrek goizago izaten dituzte seme-alabak. Horien % 54k 30 urte bete baino lehenago izaten dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X