Istripua Gasteizen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona hil zituen gidariak positibo eman du kokaina proban

Alabaina, ikerketak argitu du ezbeharraren unean ez zuela sintomarik eta, beraz, kokaina ordu batzuk edo egun batzuk lehenago kontsumitu ahal izan zuela.
18:00 - 20:00
Adineko bikote bat hil da Gasteizen, auto batek harrapatuta

Kokaina proban positibo eman du atzo autoarekin harrapatuta bikote bat hil zuen 47 urteko gizonezkoak, Gasteizen. Hala ere, azterketak argitu du ezbeharraren unean ez zuela sintomarik eta, beraz, kokaina istripua gertatu baino ordu batzuk nahi egun batzuk lehenago kontsumitu ahal izan zuela ondorioztatu dute.

Istripua igande arratsaldean (19:30) jazo zen Salburuako Boulevardean. Oinezkoentzako zebrabidetik zihoazela, ibilgailu batek gizonezkoa (78 urte) eta haren emaztea (79 urte) harrapatu zituen. Lehendabizikoa berehala hil zen eta emakumea handik gutxira, ospitalean.

Ikerketaren arabera, ibilgailua ez zihoan azkar. Gidariari alkoholemia froga egin zioten eta negatibo eman zuen; substantzia psikotropikoak eta antzekoak detektatzeko proban, berriz, positibo. Hori bai, ezbeharraren unean gidaria bere onean zegoen eta, beraz, kokaina ordu batzuk nahiz egun batzuk lehenago kontsumitu zuela ondorioztatu dute.

Gasteizko hiritarrek elkarretaratzea egin dute oinezkoen harrapatzea gaitzesteko.

Kokaina proban positibo eman du atzo autoarekin harrapatuta bikote bat hil zuen 47 urteko gizonezkoak, Gasteizen. Hala ere, azterketak argitu du ezbeharraren unean ez zuela sintomarik eta, beraz, kokaina istripua gertatu baino ordu batzuk nahi egun batzuk lehenago kontsumitu ahal izan zuela ondorioztatu dute. Istripua igande arratsaldean (19:30) jazo zen Salburuako Boulevardean. Oinezkoentzako zebrabidetik zihoazela, ibilgailu batek gizonezkoa (78 urte) eta haren emaztea (79 urte) harrapatu zituen. Lehendabizikoa berehala hil zen eta emakumea handik gutxira, ospitalean. Ikerketaren arabera, ibilgailua ez zihoan azkar. Gidariari alkoholemia froga egin zioten eta negatibo eman zuen; substantzia psikotropikoak eta antzekoak detektatzeko proban, berriz, positibo. Hori bai, ezbeharraren unean gidaria bere onean zegoen eta, beraz, kokaina ordu batzuk nahiz egun batzuk lehenago kontsumitu zuela ondorioztatu dute. Gasteizko hiritarrek elkarretaratzea egin dute oinezkoen harrapatzea gaitzesteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X