Ezbeharra Pirinioetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Izabako mendizalea hilik aurkitu dute, elur-jausi batek harrapatuta

Petrechema gailurraren magaletako batean topatu dute. Igandetik zegoen desagertuta.
Izabako mendizalearen hilotza aurkitu dute, elur-jausi baten azpian

Igandetik Pirinioetan desagertuta zegoen Izabako 51urteko mendizalearen hilotza aurkitu du Guardia Zibilak arratsaldean, elur-jausi batek harrapatuta. Petrechema (2.371 metro) gailurraren magaletako batean topatu dute, Anso udalerrian, Huescan.

Hasiera batean ez dute argitu desagertuta zegoen mendizalearen gorpua den, baina gerora bera dela baieztatu dute.

Ezkaurre eta Auñamendi arteko ibilbidea egiteko asmoa zuenean harrapatu omen zuen elur-jausiak, erreskate taldeko iturriek azaldu dutenez.

Petrechema gailurreko magaletako batean elur-jausi baten aztarnak eta bertan harrapatuta egon zitekeen pertsona baten arrastoak aurkitu ondoren hartu dute toki horretan bilatzeko erabakia.

Nafarroako mendizalearen autoa, gainera, Linzako mendi-aterpean aurkitu dute. Besteak beste, bertatik abiatzen da Petrechema mendirako bidea.

Izabako Udaleko iturriek azaldu dutenez, eskarmentu handiko mendizalea zen.Igandetik Pirinioetan desagertuta zegoen Izabako 51urteko mendizalearen hilotza aurkitu du Guardia Zibilak arratsaldean, elur-jausi batek harrapatuta. Petrechema (2.371 metro) gailurraren magaletako batean topatu dute, Anso udalerrian, Huescan. Hasiera batean ez dute argitu desagertuta zegoen mendizalearen gorpua den, baina gerora bera dela baieztatu dute.Ezkaurre eta Auñamendi arteko ibilbidea egiteko asmoa zuenean harrapatu omen zuen elur-jausiak, erreskate taldeko iturriek azaldu dutenez.Petrechema gailurreko magaletako batean elur-jausi baten aztarnak eta bertan harrapatuta egon zitekeen pertsona baten arrastoak aurkitu ondoren hartu dute toki horretan bilatzeko erabakia.Nafarroako mendizalearen autoa, gainera, Linzako mendi-aterpean aurkitu dute. Besteak beste, bertatik abiatzen da Petrechema mendirako bidea.Izabako Udaleko iturriek azaldu dutenez, eskarmentu handiko mendizalea zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Panticosa mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jordi Richard mendiko gidaria, Panticosatik: “Azpiko geruza labankor dago, ez dago trinko, eta kontuz ibili beharra dago”

Azken urteotako negurik hotzena eta elurtsuena izatean ari da Aragoiko Pirinioetan eta arriskutsua izan daiteke mendian ibiltzea. Jordi Richard mendiko gidariarekin hitz egin du ETBk, Panticosan gertatu den ezbeharraren ondotik. Gaur bertan, Punta Escarrara igotzen ari zirela buelta ematea erabaki dutela kontatu du. Adi ibiltzeko eskatu du, oraindik ere elur jausiak gerta daitezkeelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X