% 6 eta % 4ko igoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasolina eta gasolioa maila historikoetara iritsi dira

Azken aste honetan maila berriak markatu dituzte, % 6,85eko eta % 4,04ko igoerak izan dituzte urtea hasi zenetik.

95eko gasolinak eta gasolioak, Espainian gehien saldutako erregaiak, azken aste honetan maila berriak markatu dituzte, % 6,85eko eta % 4,04ko igoerak izan dituzte urtea hasi zenetik, Europar Batasuneko petrolioaren buletinaren datuen arabera.

Datuek jakitera eman dutenez, gasolina litroa 1,451 eurora saltzen da, gasolioarena aldiz, 1,390 eurora. Horrek % 0,97ko eta % 1,91ko igoera dakar, lehengo asteko datuekin alderatuta.

Iazko data berekin alderatuz gero, gasolina % 8,53 garestiagoa da eta gasolioa % 7,59.

95eko gasolinak eta gasolioak, Espainian gehien saldutako erregaiak, azken aste honetan maila berriak markatu dituzte, % 6,85eko eta % 4,04ko igoerak izan dituzte urtea hasi zenetik, Europar Batasuneko petrolioaren buletinaren datuen arabera. Datuek jakitera eman dutenez, gasolina litroa 1,451 eurora saltzen da, gasolioarena aldiz, 1,390 eurora. Horrek % 0,97ko eta % 1,91ko igoera dakar, lehengo asteko datuekin alderatuta. Iazko data berekin alderatuz gero, gasolina % 8,53 garestiagoa da eta gasolioa % 7,59.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X