Zaborren tratamendua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaitarren % 2,9 baino ez daude atez ateko zabor bilketaren alde

Aldundiaren inkesta baten arabera, gainera, bizkaitarren % 43 Gipuzkoako hondakinak jasotzearen aurka daude.

Bizkaitarren % 2,9k baino ez dute babesten Gipuzkoako Aldundiak sustatutako atez ateko zabor bilketa sistema.

Bizkaiko Aldundiak egindako inkesta baten arabera, bizkaitarrek 7,3ko nota eman diote egun lurraldean dagoen zabor bilketa sistemari, hots, gaikako hondakin-tratamenduari.

Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek zabor tratamenduen harira izandako polemikari dagokionez, bizkaitarren % 43 lurralde horretako hondakinak jasotzearen aurka agertu dira, Gipuzkoak kanon bat ordainduta ere. Beste % 31,2 alde daude.

Aste honetan, Bizkaiko Aldundiak iragarri du ez dutela luzatuko Gipuzkoak Igorreko zabortegira urtean 25.000 tona zabor eramateko akordioa, Martin Garitano ahaldun nagusiaren Exekutiboak hondakinak tratatzeko zentro bat eraikitzeko arkodioa urratu izana egotzita.

Bizkaiko Foru Aldundiaren inkesta 1.600 pertsona elkarrizketatuz egin dute.

Bizkaitarren % 2,9k baino ez dute babesten Gipuzkoako Aldundiak sustatutako atez ateko zabor bilketa sistema.Bizkaiko Aldundiak egindako inkesta baten arabera, bizkaitarrek 7,3ko nota eman diote egun lurraldean dagoen zabor bilketa sistemari, hots, gaikako hondakin-tratamenduari.Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek zabor tratamenduen harira izandako polemikari dagokionez, bizkaitarren % 43 lurralde horretako hondakinak jasotzearen aurka agertu dira, Gipuzkoak kanon bat ordainduta ere. Beste % 31,2 alde daude.Aste honetan, Bizkaiko Aldundiak iragarri du ez dutela luzatuko Gipuzkoak Igorreko zabortegira urtean 25.000 tona zabor eramateko akordioa, Martin Garitano ahaldun nagusiaren Exekutiboak hondakinak tratatzeko zentro bat eraikitzeko arkodioa urratu izana egotzita.Bizkaiko Foru Aldundiaren inkesta 1.600 pertsona elkarrizketatuz egin dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X