Urdangarin auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espetxea ekiditeko akordio bat eskaini omen dio Urdangarinek fiskalari

Iñaki Urdangarin eta Diego Torres, espetxea ekiditeko, errudun direla aitortzeko prest omen daude. Torresen abokatuak, ordea, ukatu egin du fiskalari akordio bat eskaini izana.
18:00 - 20:00
Urdangarinek akordio bat eskaini omen du espetxera ez joateko

i Urdangarinek eta Diego Torres Noos institutuko bere bazkide ohiak, akordio bat eskaini omen diote Fiskaltzari hainbat komunikabidek argitaratu dutenaren arabera, eta espetxea ekiditeko, errudun direla aitortzeko prest omen daude.

Bi urte baino gutxiagoko espetxe zigorra ezartzearen truke, inputatuek delituak euren gain hartu eta 3,5 milioi euro ordainduko lituzkete.

Hala ere, akordioa sinatzeko "trabarik handiena", "ordainketa handiena bere gain bietako zeinek hartuko duen" izango litzateke.

Egunkarien arabera, Torresek iragarritako mezu elektroniko "konprometigarriek" eta Fiskaltzaren azken ikerketek, Urdangarin eta Torres hurbiltzea ahalbidetu omen dute. Palmako dukeak bere bazkide ohiari bidalitako mezu horietan, Ayre Proiekturako Infanta Cristinak eta Erregeak berak egindako kudeaketak azalduko lirateke.

Proiektua, Urdangarinek sortutako eta Belizera dirua eramateko adimen urritasuna duten umeen fundazioan erabili zen eta honek, Amerika Kopako ontzi bati laguntza ekonomikoa ematea zuen helburu.

Bestalde, Ministerio Publikoak Urdangarinen eta Torresen defentsak entzun dituela diote egunkariek, nahiz eta oraindik ez duen esan akordioa onartuko lukeen ala ez.

Torresen abokatuak ukatu egin du fiskalari akordio bat eskaini izana

Manuel Gonzalez Peeters Diego Torresen abokatuak ukatu egin du fiskalari akordio bat eskaini izana, baina ez du aukera hori aztertzen ari diren ala ez berretsi.

"Nik ez dut Fiskaltzarekin bilerarik izan", esan du Gonzalez Peetersek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X