Urdangarin auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urdangarinen abokatuak akordio bat eskaini izana ukatu du

Pascual Vives abokatuak gezurtatu egin du Fiskaltzarekin 'akordioen inguruan' aritu izana eta Torresen defentsarekin ituna egin izana.
18:00 - 20:00
Fiskaltzarekin ezer negoziatu izana ukatu du Urdangarinen abokatuak

Iñaki Urdangarinen abokatuak, Mario Pacual Vivesek, Pedro Horrach Palmako fiskalarekin akordio bat negoziatu izana ukatu du. Ustezko akordio horren arabera, Urdangarinek zenbait delitu onartu eta administrazio batzuekin egindako negozioen bitartez lorturiko diru publikoa bueltatu ostean, espetxeratzea saihestea lortuko luke.

“Ez dut Fiskaltzarekin inolako kontakturik izan akordioen inguruan aritzeko”, adierazi die gaur hainbat kazetariri Bartzelonan duen bulegoan.

Diego Torresen, Noos institutuko Urdangarinen bazkide ohiaren, defentsarekin ituna egin izana ere ukatu du abokatuak.

Espainiako erregearen suhiak Suitzan banku-kontu izan izana eta horren bidez kobrantza batzuk egin izana ere gezurtatu du Pascual Vivesek: “Ez zuzenean ezta zeharka, ez du inoiz konturik izan inongo zerga-paradisutan, eta gaur ere ez du halakorik”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X