Ikerketa abian da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da trafiko istripuan, Lantaronen, Araban

Ezbeharra 21:00ak jota gertatu da, A-2122 errepidean. Autoa errepidetik atera da, oraindik argi ez dauden arrazoiengatik.

Pertsona bat hil egin da igande honetan Lantaron inguruko (Araba) bigarren mailako errepidean izandako istripuan.

Herrizaingo Sailaren arabera, ezbegarra 21:00ak jota gertatu da, A-2122 errepidean.

Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, ibilgailua errepidetik atera da eta gertu zegoen lursail batera erori da.

Kolpearen ondorioz, ibilgailuan zihoan pertsonetako bat hil egin da. Ertzaintzak ez du hildakoaren daturik eman.

Pertsona bat hil egin da igande honetan Lantaron inguruko (Araba) bigarren mailako errepidean izandako istripuan.Herrizaingo Sailaren arabera, ezbegarra 21:00ak jota gertatu da, A-2122 errepidean.Oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, ibilgailua errepidetik atera da eta gertu zegoen lursail batera erori da. Kolpearen ondorioz, ibilgailuan zihoan pertsonetako bat hil egin da. Ertzaintzak ez du hildakoaren daturik eman.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X