425 sendagai finantzaketa publikotik kenduko ditu Osasun Ministerioak
Ana Mato Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroak eta erkidegoetako Osasun arduradunek 425 sendagai abuztutik aurrera finantziazio publikotik kentzea erabaki dute, ondorioz, hilabete horretatik aurrera herritarrek sendagai horien zenbateko osoa ordaindu behar izango dute.
Osasun Sistema Nazionaleko lurralde arteko Batzordean hartutako neurri hori dela eta, finantzatutako zerrenda gaurkotu da lehenengo aldiz duela 10 urtetan. Halaber, neurri honek gaixo kronikoentzako salbuespenak jasotzen ditu, baita "medikuek erabakitzen duten kasu horietan ere", Matok azaldu duenez. Erabaki horrekin 458 milioi euro aurreztea aurreikusi dute.
Lau ordu baino gehiago iraun duen bileraren ostean, finantzaketa publikoa izateari utziko diotenak 19 talde terapeutikotako 425 sendagai izango direla erabaki dute. Halere, sendagaien zerrenda noizean behin berrikusten joango dira.
Ministroaren esanetan, horiek ez dituzte sintoma ahulei aurre egiteko sendagaiak direlako hautatu, ezta kostu txikiagoa dutelako ere, "ondorio terapeutiko baxuagoa eskaintzen dutelako" baizik, eta "gaixotasun larriagoentzako sendagai berritzaileen aldeko apustua egiteko aukera" izango dela nabarmendu du.
Koordainketa berria, prest
Uztailaren 1ean indarrean sartuko den koordainketa farmazeutiko berriaren inguruan zintzilik geratzen ziren ezaugarriak ere zehaztu dituzte bileran. Horren harian, Matok erkidegoei legala dena betetzera behartuta daudela esan die. Halaber, Eusko Jaurlaritzak koordainketa berriari uko egiteko bultzatutako araudia argitaratuta ikustera itxarongo duela azaldu du, akzio legalen bat hartu ala ez erabakitzeko.
Halaber, koordainketa berriak ezarritako muga (hilean 8 edo 18 euro errentaren arabera) gainditzen duten pentsiodunen diru-itzultzea "azkartzea" eskatu die kontseilariei, hiru hilean edo sei hilean behin emateko.
Orain arte politika farmazeutikoan hartutako neurrien bitartez, Osasun Ministerioak 2.200 milioi euro aurreztea aurreikusi du, baita Osasun Sistema Nazionalaren egonkortasuna eta unibertsaltasuna bermatzea ere.
Bengoak ez du Osasun dekretuaren zati bat aplikatzea baztertu
Rafael Bengoa Osasun sailburuak ez du baztertu Osasun dekretuaren zati bat Euskadin aplikatzea, Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez.
Bengoak Gobernuaren jarrera kritikatu du erkidegoen inguruko erabakiak eurek zer pentsatzen duten jakin gabe hartu dituelako. "Erabaki zentralizatuak hartzen ari dira autonomia erkidegoen gain eta ez autonomia erkidegoekin", azaldu du.
Halaber, bere gain solidarioa ez dela esatea deitoratu du "egunero irtenbideak emateko lan egiten ari garenean, baita estatu mailan ere". Bere hitzetan, hartzen ari diren neurriekin bat ez dagoela esatea onartzen du, baina ez "solidarioa ez" dela. Etorkizunean sendagaien zerrendaren inguruko neurria Euskadin ezarriko den galdeginda, Bengoak esan du oraindik "goizegi" dela horri erantzuteko, eta erabakitzeko prozesuan ez dela partaide sentitu gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskararen aldeko lasterketa eguerdian helduko da helmugara, Bilboko erdigunera
2.750 kilometro egin eta lekukoa eskuz esku 3.436 aldiz pasatu ostean, Bizkaiko hiriburua harrapatuko du Korrikak. Bertan jakingo dugu nork idatzi duen 10 egunez lekuko barruan gordeta eraman duten mezua, egileak berak irakurriko baitu. AEKk festa erraldoia prestatu du 24. Korrikari amaiera emateko.
EAEko Auzitegi Nagusiak bi egonkortze prozesu eten ditu C2 euskara maila eskatzeagatik
Zehazki, udal idazkari eta kontu-hartzaile postuetarako IVAPek emandako bi ebazpen utzi ditu bertan behera Auzitegiak. Eusko Jaurlaritza epaia aztertzen ari da kasazio helegitea aurkeztuko duen erabakitzeko.
Gasteizen bikote homosexual bati eraso egin zion adingabea atxilotu dute berriro, hiru gazte sastakatzeagatik
EITBk baieztatu duenez, 17 urteko gaztea kanporatzeko eskaera egin behar zuen Arabako Aldundiak. Atzo, bertan, epailearen aurrera eraman zuten, eta Eusko Jaurlaritzaren gazteentzako justizia zentro batean sartzea agindu zuen honek.
Pertsona bat hil da Arrasaten, bi ibilgailuren arteko istripu batean
GI-627 errepidean gertatu da ezbeharra, Aretxabaletarako noranzkoan. Errepidea itxita egon da errepidea garbitu bitartean, baina lanak amaitutakoan ireki dute.
Deabruek sutan jarri dute Korrika Debagoienean barrena
Lekittoko Deabruak kale antzerki taldeak hartu du lekukoa Oñatitik Bergarara bidean, eta hankaz gora jarri dute ibilbidea su eta txinpartekin.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.