Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioizale bat hil da Donemiliagan (Araba)

46 urteko gizonezko arabarra zen hildakoa. Kamioia errepidetik irten eta irauli egin da, Araia eta Zalduondo arteko Araba-3020 errepidean.
Kamioizale bat hil da Donemiliagan (Araba).
Kamioizale bat hil da Donemiliagan (Araba). Argazkia: EITB

46 urteko kamioizale arabar bat hil da gaur goizean Donemiliagan (Araba) gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik irten eta iraulita, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra Araba-3020 errepidean gertatu da, Araia eta Zalduondo lotzen dituen errepidean. Osasun-zerbitzuek kamioi-gidariaren heriotza baieztatu besteik ezin izan dute egin.

46 urteko kamioizale arabar bat hil da gaur goizean Donemiliagan (Araba) gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik irten eta iraulita, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.Ezbeharra Araba-3020 errepidean gertatu da, Araia eta Zalduondo lotzen dituen errepidean. Osasun-zerbitzuek kamioi-gidariaren heriotza baieztatu besteik ezin izan dute egin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X